Egoitza unitate sozio-sanitarioa eskatzea - egoitza
Egoitza unitate sozio-sanitarioa eskatzea
Epeak
Urte osoan zehar eska daiteke.
Aurkeztu beharreko agiriak
Osasun eta/edo gizarte zerbitzuetako profesionalek irizpide teknikoak aplikatu ondoren eskari prozedura hasiko dute eta agiri hauek aurkeztuko dituzte:
- 
	Egoitza Unitate Soziosanitariora sartzeko balorazio eskaria medikuen, erizaintza zaintzen eta gizarte balorazioekin. 
- 
	Arabako Lurralde Historioko egoitza unitate soziosanitariora sartzeko sinatutako baimen informatua. 
- 
	Ordezkariaren edo erreferentziazko pertsonaren datuak. 
- 
	Egitatezko zaintzaren zinpeko deklarazioa, egitatezko zaintzaile gisa jarduten duen pertsona bat baldin badago. 
- 
	Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari emandako baimena. 
- 
	Banku kontuaren identifikazio fitxa. 
- 
	NANaren edo AIZren (atzerritarrek) fotokopia, eskatzailearena eta/edo bere legezko ordezkariarena, ebazpen judizialarekin batera, edo egitatezko zaintzaile gisa jarduten duenarena. 
- 
	Osakidetzako osasun txartelaren fotokopia. 
- 
	Aseguru pribatuak edo beste erakunde batzuk direnean, sinatutako baimena aurkeztu beharko dute, eta horren bidez baimena emango dute eskatzaileak unitatean arreta jasotzeko, eta Osakidetzan modulu sanitarioa ordaintzeko konpromisoa adieraziko dute. 
- 
	Eskaria aurkezten den unean Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta dagoenaren udal ziurtagiria, Gasteizen, Laudion eta Amurrion erroldatuta daudenak izan ezik. 
- 008 Ordezkariaren edo erreferentziazko pertsonaren datuak
- 009 Egitatezko zaintzaren zinpeko deklarazioa
- 012 Gizarte Ongizateko Foru Erakundeari baimena ematea datu pertsonalak jasotzeko, erabiltzeko eta/edo jakinarazteko
- 013 Banku kontuaren identifikazio fitxa
- 032 Egoitza Unitate Soziosanitariora sartzeko balorazio eskaria medikuen, erizaintza zaintzen eta gizarte balorazioekin
- 033 Arabako lurralde historikoko egoitza unitate soziosanitariora sartzeko sinatutako baimen informatua
- Informazio eta gizarte arretarako bulegoa
San Prudentzio kalea, 30 – 01005 Gasteiz
- Eskatzailearen etxebizitzari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
