Biodibertsitatea hobetzeko erlezaintzarako laguntzak eskatu

Epeak

Laguntza hauek Nekazaritza Politika Erkidearen baitako Eskaera Bakarraren bitartez eskatzen dira eta beraz, laguntza hauek eskatzeko epea Eskaera Bakarra aurkezteko epearekin bat dator.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Erlezaintzako elkarteko kide izatearen edo kanpo aholkularitza teknikoa edukitzearen ziurtagiria.
  • Urteko ustiapen plana, erlauntzak non kokatuta dauden zehazten duena (koordenatuak), eta haiek nola mugituko diren batetik bestera azaltzea, egonaldiak eta transhumantzia plana zehaztuz.
  • Erlezainaren fitxa edo erlezaintzako ustiapen dokumentua (ustiapen koadernoa), jasoko duena non egongo diren kokatuta erlauntzak eta baita ere denboraldian zehar egin diren mugimenduak eta tratamenduak.

Informazio gehiago

Neurri honen helburua da erlezaintza sustatzea eta mantentzea, bai nekazaritzaren arlotik bai erlezaintzarenetik bertatik, biodibertsitateari ekarpen handia egiten diolako. Izan ere, polinizazioan laguntzen du eta, beraz, ekosistema ahuletako edo desagertzeko arriskuan dauden ekosistemetako tipikotzat jotzen diren loredun landare espezie askoren bizi zikloari amaiera ematen ere bai (mendiko larreak, txilardiak eta abar).

Laguntza honetan, prima bat ematen da erleek nektarra biltzeko erabiltzen duten hektarea bakoitzeko, eta erlauntz bakoitzeko 2 hektareako azalera zehazten da. Laguntza honen onuraduna izateko 80 erlauntz, behintzat, eduki behar dira.