Arabako eskolarteko kirol-jokoetako lehiaketetara joateko garraioa eskatzea (asteburuetan) - egoitza
Arabako eskolarteko kirol-jokoetako lehiaketetara joateko garraioa eskatzea (asteburuetan)
Epeak
Lehiaketa jardunaldiaren aurreko asteazkeneko 08:00ak baino lehen egin beharko da horretarako eskaera, garraiobide hori erabiliko dela adierazita.
Aurkeztu beharreko agiriak
Arabako eskoletako kirol jokoen barruko jarduerak dira Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatutako eskola lehiaketa ofizialak. Bidaiarien kopuruak autobusa kontratatzeko egokiera ematen badu, garraiobide hau jarriko da interesdunen esku, horretarako ezarritako aurrekontu mugen barruan.
-
Garraioa esleitzeko beharrezkoa da 10 pertsona izatea gutxienez eta gutxienezko ibilbidea 7 km izatea.
-
Talde edo ekipo guztiek, zerbitzu hau erabili ahal izateko, apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretuan xedatutakoa betetzen duen arduradun bat izan behar dute, dekretu horretan eskola garraioaren eta adingabekoen garraioaren segurtasunerako baldintzak ezarri baitira. Batez ere, arduradun horrek baldintza hauek bete behar ditu:
-
Indarrean dagoen kanpainako eskola kirolerako lizentzia edukitzea.
-
Adinez nagusia izatea.
-
Ezingo da erabili Kultura eta Kirol Sailak ezarritako autobus zerbitzu hori lehen aipatutako arduraduna autobusean joan ezean.
Informazio gehiago
Garraiobidea eskatu eta gero ez erabiltzea
Behin garraiorako aste bakoitzeko diru kopuruak argitaratu ondoren, salbuespenez eta modu arrazoituz baino ez dira onartuko aldaketak eta baliogabetzeak
Entitate batek, joan-etorrietarako autobusa eskatu eta gero, erabakitzen badu, aldez aurretik jakinarazi gabe edo behar besteko epean jakinarazi gabe, ez duela erabiliko kontrataturiko autobusa, edo ezin badu erabili gorago aipatutako laguntzaile hori ez edukitzeagatik, indarrean dagoen denboraldian ez zaio berriz garraiobiderik emango.
Jarduera baterako eskatutako garraiobidea erabiltzea, baina jarduera ez gauzatzea
Entitate batek, aurretik jakinarazi gabe, programatutako jarduera bat ezin gauzatzea eragiten badu, eta ekipo bisitariak, jarduera horretan, eskatutako garraiobidea erabili badu, orduan antolatzaileek emandako beste garraiobiderik gabe gera daiteke indarrean dagoen denboraldi osorako.
Eskatutako garraiobideei buruzko informazioa non egongo den
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saileko Kirol Zerbitzuak eskaera guztiak jaso ondoren, zerbitzu horrek autobusak esleituko dizkie dagozkien taldeei, eta CUDEn argitaratuko dira, bai erakunde eskatzailearentzat, bai eragindako kirol-modalitateko erakunde laguntzaileentzat (Arabako federazioak).
Arabako Foru Aldundiak jartzen ez dituen garraiobideak
Arabako Kirol Jokoetako entitate partaide batek garraio zerbitzua eskatu eta, bai joan-etorria edo ibilbidea egin behar duten bidaiarien kopuruarengatik, bai ordutegien bateraezintasunarengatik edo bestelako arrazoiengatik, ezezkoa erantzuten bazaio, beste garraiobide kolektibo batean edo ibilgailu partikularretan egin ahal izango du joan-etorria.
Zer behar dut?
Eskola Kirolaren aplikazioaren bidez baino ezin da izena eman Eskola Kirola kanpainan