Nola sartu - Egoitza Elektronikoa - Arabako Foru Aldundia - egoitza
Nola sartu
Egoitza elektronikoaren zerbitzuak erabiltzeko, nahitaezkoa da modu telematikoan identifikatzea, honako hauen bidez:
BAK
Erakunde publikoekin izapideak egin ahal izateko erabiltzailea eta pasahitza erabiltzea da BAK sistema. Web formulario honen bidez erraz lor dezakezu zure BAK.
BAKQ
Segurtasun-elementu erantsia (koordenatuak) duen BAK da. “Hodei”an dagoen ziurtagiria, balio juridiko handiagoa eta sinadura elektronikorako aukera dituena.
Ziurtagiri digitala
Ziurtagiri hauek onartzen dira: “Zerbitzu elektroniko kualifikatuen emaileen konfiantzazko zerrendan” (TSL) agertzen diren ziurtagiri guztiak”, hala nola, NAN elektronikoa…