Proposamenak aukeratzea - Herri bozketak

Hautatuak izan daitezkeen proiektuen zerrenda argitaratu ondoren, proposamenak hautatzeko herri-bozketa egiten da.

Erabiltzen den kanala edozein dela ere, pertsona bakoitzak 2 kategorietan proposatutako proiektu bati bakarrik eman ahal izango dio botoa, hau da, ezin izango zaio bozkatu 1. kategoriako bati eta 2. kategoriako beste bati.Boto bat baino gehiago emanez gero, baliogabetzat joko dira.

• 1. KATEGORIA (2.000 biztanletik gorako udalerrietan hauta daitezkeen proiektuak) Hautatua izateko proiekturen bat proposatu den UDALERRIAN erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonak.

• 2. KATEGORIA (2.000 biztanletik beherako udalerrietan hauta daitezkeen proiektuak) Hautatua izateko proiekturen bat proposatu den KUADRILLAN erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonak.

Epeak

Itxita

Aurkeztu beharreko agiriak

Bozketan parte hartzen duten pertsonek beren kuadrillarako aukeratutako proiektu bat zehaztu beharko dute, beren erroldatze-lekuaren arabera. Pertsona bakoitzak (parte hartzeko aukeratzen duen bidea edozein dela ere) behin bakarrik parte hartu ahal izango du.

 

BIDE ELEKTRONIKOEN BITARTEZ

Inprimaki bat bete beharko da AFAren egoitza elektronikoan.

Identifikazio sistema baten bidez erregistratu beharko da, honako eremu hauek betez:

 

ESKATZAILEA

Izen-abizenak

NAN ZK.

Jakinarazpenetarako helbidea

Telefonoa

Posta elektronikoa (ez da nahitaezkoa)

Jaioteguna

 

AUKERATUTAKO PROIEKTUA

Izenburua

Kuadrilla (6 posibleen artean zehaztu behar da)

 


 

AURREZ AURRE

Dagokion inprimakia bete behar da eta Vitoria-Gasteizko edo Laudioko Erregistro Orokorreko bulegoan aurkeztu, edo Arabako Lurralde Historikoko edozein udaletako sarrera erregistroaren bidez, honako informazio honekin:

INPRIMAKIA

 

ESKATZAILEA

Izen-abizenak

NAN ZK.

Jakinarazpenetarako helbidea

Telefonoa

Posta elektronikoa (ez da nahitaezkoa)

Jaioteguna

 

AUKERATUTAKO PROIEKTUA

Izenburua

Kuadrilla (6 posibleen artean zehaztu behar da)

 

Euskara eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak, NISAEren datuen bidez, botoa eman duten pertsonak aukeratutako proposamena egiteko eskatzen duten kuadrillan benetan erroldatuta daudela egiaztatuko du.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Arabako Foru Aldundiko Egoitza elektronikoan, Gasteizko edo Laudioko Erregistro Orokorreko bulegoan, edo Arabako Lurralde Historikoko edozein udaletako sarrera erregistroaren bidez.