Justifikazioa

Epeak

Itxita

Diruz lagundutako jarduera amaitu ondoren - 2026ko abenduaren 28a (barne)

Aurkeztu beharreko agiriak

Erakunde guztiak:

  • 2025eko kontabilitate-liburua. Eusko Jaurlaritzak diligentziatua.
  • Urteko kontuak eta 2026ko aurrekontua onartzeko ohiko batzar orokorraren akta.
  • 2026ko edo 2025-2026 denboraldiko aurrekontua.
  • Erantzukizunpeko adierazpena (III. eranskina).

San Prudentzio txapelketak:

  • Txapelketaren izena, data eta ordua, erakunde antolatzailea eta kirol diziplina.
  • Txapelketaren argazkiak.
  • Parte-hartzaileen zerrenda.
  • Txapelketako sailkapenak.
  • Txapelketaren publizitatea: kartelak, diptikoak, web orrirako esteka, etab.(halakorik badago).

Euskara ikastaroak:

  • HABEko zentro homologatuak emandako fakturak, egindako ikastaroetako matrikula-gastuari dagozkionak.
  • Matrikulak ordaindu izanaren agiri bidez egiaztagiria, zenbatekoa 500,00 eurotik gorakoa bada.
  • Ikastetxeak egindako ikastaroaren ebaluazio-ziurtagiria.

Zuzendari teknikoak kontratatzea:

  • Langilearen lan-kontratua.
  • Nominak.
  • Nominak ordaindu izanaren frogagiriak.
  • Aurkeztutako 110 ereduak edo 190 eredua, eta horien ordainketaren egiaztapena, eskaeran ofizioz egiaztatzearen aurka agertuz gero.
  • Jarduketaren memoria teknikoa eta kontratazioak federazioan duen eragina: egindako jardueren deskribapena, lortutako emaitzak eta proiektuaren betetze-maila.
     

 

Informazio gehiago

Kirol Zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3º
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 18
 

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala 

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke.