Santiagoko nekazaritza azokan parte hartzeko eskaera - Taberna edo txosna bat muntatzeko kokaleku bat esleitzea (ostalaritza-postuak)

Santiagoko nekazaritza azokan parte hartzeko eskaera, ostalaritzako edo tabernako postuaren titular gisa.

Izapidetu

Epeak

Irekita

2026/06/09 - 2026/06/22

2026ko ekainaren 9tik 22ra, biak barne.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera inprimakia

 

Informazio gehiago

Parte hartzeko eskabide bakar bat aurkeztu ahal izango duzu. Ostalaritza-jardueraren titularra den pertsonak egin behar du eskaera (alta JEZen).

  • Txosna bat muntatzeko kokaleku bat esleitu ahal izateko, oinarri arautzaileek (ekainaren 3ko 20/2025 Foru Dekretuaren 13. eta 14. artikuluak) ezarritako baldintza eta konpromiso guztiak bete behar dituzu.
  • Txosnak muntatzeko dauden kokapenak baino eskaera gehiago jasotzen badira, parte-hartzaileak zozketa publikoaren bidez hautatuko dira. Parte-hartzaileak aukeratzea Arabako Foru Aldundiari dagokio, eta inola ere ez AFAri laguntza teknikoa ematen dion enpresari.
  • Hautatutako ostalaritza arduratuko da salmentarako, txosnarako edo salmenta-posturako bere azpiegitura eramateaz eta muntatzeaz.
  • Arabako Foru Aldundia arduratuko da sare elektrikorako konexio-puntu bat eta edateko uraren hornidura-sarerako konexio-puntu bat hornitzeaz, bai eta ostalaritzako lanpostuek bete beharreko kokapenak zehazteaz.
  • Aurten ez da beharrezkoa izango tasa publikorik ordaintzea txosna jartzeagatik.
     

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

  • Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra.
  • Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun Bulegoen Erregistroa.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako erregistroetatik edozein.

Herritarren arretarako helbideak eta telefonoak

Izapidetu