Gidaridun ibilgailuak alokatzeko baimenaren (VTC-N) eskabidea - egoitza
Gidaridun ibilgailuak alokatzeko baimenaren (VTC-N) eskabidea
Epeak
Urte osoan
Aurkeztu beharreko agiriak
- Tasa ordaindu izanaren agiria.
- Arabako Lurralde Historikoan helbide bat izatea eta bertan, Lurreko Garraioaren Ikuskaritza Zerbitzuen eskura jartzeko asmoz, kudeaketa eta funtzionamenduari buruzko dokumentuak gordetzea egiaztatzen duen agiria.
- Helbide eta sinadura elektronikoa eta beharrezko ekipamendu informatikoa edukitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, erantsitako ereduarekin bat.
- Zergapekoen Erroldan –dagokion epigrafean– alta eman izanaren ziurtagiria.
- Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.
- Espainian matrikulatutako autoak edukitzea eta horien antzinatasuna –lehenengo matrikula kontuan hartuta– 10 urtetik gorakoa ez izatea egiaztatzen duen dokumentazioa; autoek, gainera, araudiak ezarritako baldintzak bete behar dituzte:
- Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
- Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.
Informazio gehiago
Tramitazioa hasteko, dagokion tasa ordaindu eta eskatutako dokumentazio guztia erantsi behar da.
Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.
Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:
- Agiri juridiko balioduna, Arabako Lurralde Historikoan etxebizitza bat duela egiaztatzen duena. Etxebizitza horretan, Ikuskaritza Zerbitzuen eskura egongo dira haren kudeaketako eta funtzionamenduko dokumentuak.
- Helbide eta sinadura elektronikoaren erantzukizunpeko adierazpena.
- Ibilgailuen errentamendu-kontratuak
Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian kontsulta eginda emaitza negatiboa bada, eskatzaileak zorra geroratu, zatitu edo eten egin dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, izapidearekin jarraitzeko.
Eskaera izapidetzeko, lehendabizi ibilgailuko indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK
