Gauzatze-komunikazioa eta ordainketa-eskaera aurkeztea - egoitza
Gauzatze-komunikazioa eta ordainketa-eskaera aurkeztea
-
Inprimaki hau bete eta sinatu: pdf erantsia.
-
Uzta berdearen espedientearen karpeta elektronikora igo, eta DOKUMENTU BERRI gisa erantsi gako digitalekin identifikatu ondoren.
-
Laguntzaren ordainketa tokian bertan egindako kontrolen emaitzaren araberakoa izango da.
-
Inola ere ez da ulertuko uzta berdea egin dela onartutako azalera osoan uzta hori egin ez den lurzatien azaleran, lurzati horretako andui guztien mahats mordo guztiak kendu baitira.
-
Mahats-mordoak eskuz kenduko dira, eta lekuan bertan utzi beharko dira biodegradatzeko. Ebidentziak egon behar dira azaleran, eta, beraz, ez litzateke lurzoruan esku-hartzerik egin behar landa-kontrolak amaitu arte (uztailaren 30a).
-
Ez da laguntza ordainduko hondamendi natural baten ondorioz uzta berdearen data baino lehen ekoizpena osorik edo zati batean galtzen bada, 2024ko martxoaren 26ko Aginduaren 10. oinarrian ezarritakoaren arabera.
Epeak
2024/06/28 - 2024/07/15
2024/06/28tik 2024/07/15era
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
- BAKQ
Uzta berdearen espedientearen karpeta elektronikoa