null Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzua. Gizarte Zerbitzuen zentroekin/zerbitzuekin lotutako kexak eta iradokizunak izapidetzea

Gizarte Zerbitzuen zentroekin/zerbitzuekin lotutako kexak eta iradokizunak izapidetzea

Gizarte-zerbitzuen zentro edo zerbitzuei buruzko kexak izapidetzea. Idatziz adierazten du ez dagoela ados bere ustez kalte jakin bat eragin duen jarduketa zehatz batekin, aldatu nahi den alderdiak, zuzenean edo zeharka, bere eskubideen erabilerari kalte egiten diola uste baitu. Ondorengo esku-hartzeetan konpontzeko nahia dakar, baina ez da eskatzen eragindako kalteagatik konpondua izateko eskubidea.

Parte hartzeko bide hau irekita dago, bai erabiltzaileentzat, bai beste pertsona batzuentzat, baldin eta, zerbitzuen erabiltzaile izan gabe, zerbitzuetara sartzeko aukera badute, bai senide, bisitari edo laguntzaile gisa, bai lanbidean dihardutenean.

  • Gizarte Politiken zuzendaria.

64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, EAEko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubideen eta betebeharren gutuna eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen dituena (2004/04/23ko EHAA).

30 egun baliodun. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gizarte zerbitzuen zerbitzuekin/zentroekin zerikusia duten kexak eta iradokizunak izapidetzea eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi