Emandako dirulaguntzak justifikatzeko agiriak

Epeak

2023ko abenduaren 29ra arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Dirulaguntzen onuradun diren erakundeek laguntza justifikatzeko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, bitarteko elektronikoen bidez, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan:

  1. Diruz lagundutako esku-hartzearen kostua justifikatzen duen memoria ekonomikoa, proiektuarekin lotutako gastuak eta diru sarrerak zehatz-mehatz adierazita.
    Jatorrizko fakturak edo dokumentu baliokideak aurkeztu beharko dira soilik baldin eta banaka edo batera, gastu kontzeptu bererako, eta hirugarren edo hornitzaile berarekin lotuta, 2.000 eurotik gorakoak badira (BEZik gabe).

  2. Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru sarreren eta dirulaguntzen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

  3. Diruz lagundutako kontserbazio eta/edo zaharberrikuntza jarduketaren memoria. Dokumentazio grafiko eta idatzi nahikoa izan beharko du, egindako esku-hartzea eta, hala badagokio, jarduketaren genero inpaktua argi eta garbi deskribatzeko.

  4. Erakunde onuradunak eskatu behar izan dituen hiru aurrekontuak, baldin eta diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa 40.000 eurotik gorakoa bada obra kontratuen kasuan, edo 15.000 eurotik gorakoa bada hornidura edo zerbitzu kontratuen kasuan.

  5. Erakundeak egiaztagiri bat aurkeztu beharko du, zeinean jaso beharko baita espedientera sartzen diren fitxategiak jatorrizkoen irudi zehatza direla, jatorrizkoak erakunde eskatzailearen eskuetan daudela eta Arabako Foru Aldundiaren eskura jarriko dituela hala eskatzen zaionean.

  6. Fakturak ordaindu izanaren egiaztagiriak. Erakundeek ordainketa horiek egin direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute 2024ko martxoaren 29 baino lehen.

Informazio gehiago

Elementu Txikiak, Ermitak eta Eraikinak:

Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzua Probintzia plaza 5, 4.
01001 Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 71
E-maila: patrimonio-ha@araba.eus

Ondasun Historiko-Artistikoak:

Zaharberrikuntzaren Zerbitzua
Urartea 4
01010 Gasteiz
Telefonoa: 945 18 20 50
E-maila: restauraciones@araba.eus

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala 

Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoaren bidez, egungo dirulaguntzen deialdiari dagokion espedienteko dokumentazioa erantsita.