Goi mailako kirolarientzako laguntzak eskatzea - egoitza
Goi mailako kirolarientzako laguntzak eskatzea 2023
Epeak
2023ko irailaren 1etik 22ra (biak barne).
Aurkeztu beharreko agiriak
- Aurrez aurre eginez gero (I. eranskina).
- NANa (Ez da beharrezkoa izango Egoitza Elektronikotik egiten bada)
- Kirol arrakastaren bat lortu bada, dagokion Arabako Federazioaren ziurtagiria (II Eranskina).
- Federazio-lizentzia.
- Eskatzaileak, 2022an zehar Fundaziotik laguntza ekonomikorik jaso badu, Kirolaraba Fundazioaren publizitatea.
- Diruz lagundu daitezkeen gastuen fakturak eta ordainagiriak (Hala badagokio).
- Ofizioz egiaztatzeko baimena eman ezean:
- Kirolaria adingabea bada, NANaren fotokopia. NANik ez badu, erregistro zibileko ziurtagiria, familia-liburua edo nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren bat.
- Arabako lurralde historikoko udalerriren batean edo Trebiñuko enklabean gutxienez 2020ko urtarrilaren 1etik erroldatuta dagoela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria.
- Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin egunean dagoela egiaztatzen duen agiria.
Informazio gehiago
Kirol zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 18
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri elektronikoa
- Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean.
- Gasteiz, Guardia eta Laudioko Ogasunaren bulegoen erregistroan.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako erregistroetatik edozeinetan.