Aurreko deialdietan onartutako eragiketak ordaintzeko eskaerak

Izapidetu

Epeak

Irekita

2024ko uztailaren 31ra arte 

Aurkeztu beharreko agiriak

Informazio gehiago

Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko helburuz, aurreko deialdietan onartutako laguntzen aurrerakina edo azken ordainketa jaso ahal izateko, laguntzaren onuradunak edo haren ordezkariak ordaintzeko eskabidea aurkeztu beharko du hasierako eskabidea egindakoan adierazitako finantza-ekitaldiko ordaintzeko eskabideak egiteko epearen barruan.

Ordaintzeko eskabideak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko “NIRE ARLO PERTSONALA” atalaren barruan, “NIRE ESPEDIENTEAK” atala erabiliz aurkeztu beharko dira. Aurrerakina ordaintzeko eskabidea edo laguntzaren azken ordainketa jasotzeko eskabidea era telematikoan aurkeztu aurretik, deskargen eremuan norberak betetzeko moduko inprimakiak bete eta sinatu beharko dira.

Gainera, laguntzaren azken ordainketa eskatzeko, ekintzak gauzatu direla egiaztatzen duten agiri guztiak bildu eta digitalizatu beharko dira (fakturak, ordainagiriak, nominak, analisiak…).

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Ordaintzeko eskabideak telematikoki bakarrik aurkeztu ahal izango dira, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez. Hala ere, eskaera betetzeko orduan zalantzarik edo zailtasunik baduzu eta aurrez aurreko arreta behar baduzu, hitzordua eska dezakezu esteka honetan: Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua – hitzordua (araba.eus).

Izapidetu