Dirulaguntza deialdia, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura sorkuntza eta zabalkundeko programak garatzeko - egoitza
Dirulaguntza deialdia, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura sorkuntza eta zabalkundeko programak garatzeko, 2024an
Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura arloko profesional autonomoek eta enpresek sustatutako kultura sorkuntza eta zabalkundeko programak garatzen laguntzea (2024ko deialdia).
1. Erakunde onuradunek Arabako Lurralde Historikoan eta/edo Trebiñuko enklabean izan beharko dute egoitza soziala eta fiskala.
2. Deialdi honen onuradun izan daitezkeen erakundeak bi mota hauetakoak izan daitezke:
- 1. modalitatea. Irabazteko xedea duten erakunde pribatuak eta langile autonomoen araubide bereziari atxikitako profesionalak. Diru zuzkidura: 92.000 euro.
- 2. modalitatea. Irabazteko xederik gabeko elkarteak. Diru zuzkidura: 140.000 euro.
Modalitate batean sortzen diren soberakinak bestearen zenbatekoari gehitu ahal izango zaizkio, betiere deialdiaren aurrekontu osoa errespetatuz.
3. Federazioetan, konfederazioetan edo antzekoetan elkartutako kultura elkarte eta erakundeek ez dute nor bere aldetik edo beste erakunde bateko kide gisa aurkezterik deialdi honetan. Egoera horrek automatikoki ekarriko luke egoera horrekin identifikatutako eskaera guztiak ez onartzea.
4. Kanpoan geratzen diren erakundeak:
- Elkarteak, taldeak eta antzekoak, beren helburuen artean nagusiki kultura izaerakoak ez badituzte, eta egiten dituzten jarduerak halakotzat jotzen ez badira.
- Auzo elkarteak, gazte elkarteak, aisialdikoak eta denbora librekoak, bai eta hezkuntzarekin eta/edo prestakuntzarekin zerikusia duten guztiak ere, hala nola gurasoen elkarteak eta ikasleen eta ikasle ohien elkarteak.
- Fundazioak.
- Dirulaguntzaren xede bererako administrazio publikoekin kontratu bat esleituta daukaten erakundeak.
- Laguntza lerro horren aurreko deialdietan emandako dirulaguntzetatik sortutako betebehar guztiak bete ez dituztenak.
- Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailaren 2024ko programazioan jasotako edo sail horren babesa duten ekimenak egiten dituztenak.
- Arabako Foru Aldundiaren edozein sailek bultzatutako beste programa batzuetan jasota dauden edo beste edozein sailen eskumenekoak diren xedeak dituztenak.
- Kultura eta Kirol Sailaren aurrekontuan izendun dirulaguntzak dauzkatenak, horren helburua dirulaguntzaren xedearekin bat baldin badator, bai eta horiekin loturikoak ere.
- Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak IV. tituluan adierazitako arau hausteren bat dela-eta zehatu direnak, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik administrazio zehapena edo zehapen penala jaso dutenak ere, dagokien zehapenean ezarritako aldian, hala xedatzen baitute Eusko Legebiltzarraren otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legea) eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako Legea).
-
2023ko deialdian onuradun izan eta emandako zenbatekoaren ehuneko 50 edo gehiago itzuli behar izan duten erakundeak.
Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila.
822/2023 Erabakia, abenduaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura sorkuntza eta zabalkundeko programak garatzeko, 2024an dirulaguntzen deialdia.
7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa. Kultura eta Kirol Sailak lehia araubidean dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarri orokorren aldaketa onestea.
50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Kultura eta Kirol Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Sei hilabeteko epean, deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Gehienezko epea igarota esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, esan nahiko du eskaera ezetsi egin dela.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Kultura erakustaldi eta zabalkunde programa eta jaialdiak garatzeko dirulaguntzen deialdia eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Jarduketa-memoria eta justifikazio-kontu sinplifikatua | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |