115A eredua. Higigarrien kapitalaren etekinen gaineko atxikipenak eta kontura egindako sarrerak

Izapidetu

Epeak

Irekita

Kasuan kasuko likidazio aldiaren (hilabetekoa) ondoko hileko lehen hogeita bost egun naturaleko epean aurkeztu behar da. Salbuespenak izango dira uztailekoa eta abendukoa; izan ere, uztailekoa irailaren 10era arte aurkeztu ahal izango da, eta abendukoa, berriz, urtarrilaren 31ra arte.

Hiruhileko likidazio aldien kasuan, dagokion hiruhilekoko likidazio aldiaren ondorengo hileko lehen hogeita bost egun naturaletan, laugarren hiruhilekoa izan ezik, hura urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango da-eta.

 

Aurkeztu beharreko agiriak

Telematikoki aurkezten bada: erantsi behar den dokumentazio gehigarria telematikoki aurkeztuko da egoitza elektronikoan aitorpenari dagokion fitxategiarekin batera.

Paperean aurkezten bada: idatzia aurkeztuko da, behar den dokumentazioa erantsiz, dagokion autolikidazioa aipatuz (eredua eta aldia).

Informazio gehiago

Eredu hau hiri ondasun higigarrien alokairuak sortutako etekinen ordainketaren gainean egindako atxikipenak eta konturako sarrerak sartzeko erabiltzen da.

Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, ondasun erkidegoak, sozietate zibilak eta pertsona juridikoak, publikoak nahiz pribatuak, higiezin baten alokairua euren jarduerarako erabiltzeko kontratatu dutenak.

Araudia

Izapidetu