Kuadrillei dirulaguntzak emateko deialdi publikoan eskaerak aurkeztea - egoitza
2025ean Kuadrillei dirulaguntzak emateko deialdi publikoan eskaerak aurkeztea
Epeak
2025/09/01 - 2025/09/26
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaerak aurkeztea:
1. Eskaerak Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko Euskara Zerbitzura bidali behar dira, I. eranskinean jasotzen den ereduari lotuta.
2. Eskaerekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
A) Administrazio agiriak. Eskaerekin batera, honako hauek egiaztatzen dituen dokumentu bat aurkeztu beharko da:
Erakundearen organo eskudunaren erabakia, baimentzen duena eskabidea aurkeztea eta gastua partez finantzatzea.
-Hala badagokio, diruz lagundutako jarduera edo kanpainekin (udalekuak, joko txokoak, ludotekak, gaztelekuak edo antzekoak) zuzenean lotutako zerbitzuak emango dituzten pertsona guztiek honako konpromiso hau hartzen dutela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena:
- Batxilergoa euskaraz ikasi izana edo B2 maila egiaztatu, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arabera, edo baliokidea.
- Euskararen bidez sozializatzeko ikastaro bat egin izana, jarduera edo kanpaina hasi aurretik.
- Aurkeztutako ekimenak kudeatzeko dauden baliabideak: giza baliabideak, baliabide materialak eta azpiegiturak.
Zer behar dut?
Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke.