220 eredua: Sozietateen gaineko Zerga zerga kontsolidazioaren araubidean aitortzea

Sozietateen gaineko zergaren 220 ereduko autolikidazioa egitea Arabako araudiaren mendeko talde fiskalen kasuan.

Arabako talde fiskalen bolumenean sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar duten Arabaz kanpoko erakundeen 200 ereduko autolikidazioa aurkeztea.

Izapidetu

Epeak

Irekita

Zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilen ondoko 25 egutegi egunetan. Aparteko kasuetan eta egoerak eskatzen badu, Zerga Administrazioak baimena eman ahal izango du epealdi hori baino lehen aurkezteko.

Informazio gehiago

Hartzaileak

Enpresak

Talde fiskalak

Arabakoak ez diren erakundeak 

Arabakoa ez den sozietateen gaineko zergaren araudiaren mende dauden erakundeek (Araban eragiketen bolumenean sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar dutenek) euren administrazioen laguntza programen bitartez eskuratutako 220 ereduko fitxategiak igorriko dituzte Egoitza elektronikoaren bidez. Fitxategi horiek ez dute bihurgailurik behar.

Araudia 

Dokumentazioa

Derrigorrez erantsi behar den dokumentazio gehigarria edo borondatez erantsi nahi dena telematikoki aurkeztuko da, aitorpenari dagokion fitxategiarekin batera.

Dokumentazio gehigarria derrigorrez aurkeztu behar da artikulu hauek xedatutako kasuetan: 37/2013 Foru Arauaren 33., 34., 35. eta 48. artikuluak eta 37/2013 Foru Arauaren arautegiaren garapena onartzen duen 41/2014 Foru Dekretuaren 8. eta 43.9 artikuluak.

Zerga taldeek, gainera, jasandako atxikipenen zerrenda bat aurkeztuko dute, berariaz identifikatuz taldeko kide diren erakundeetatik atxikipenak jasan dituen bakoitza eta haien zenbatekoa.

Zer behar dut?

    • Ziurtagiri digitala

    Zerga ereduen laguntza-programaren bitartez beteko da Arabako araudiari lotuta dauden erakundeen 220 ereduaren aitorpena. Lortutako fitxategia telematikoki bidaliko da Egoitza elektronikoaren bidez. 

Eredu honek ez du aurrez aurreko izapiderik onartzen. 

Informazio gehiago: Herritarrentzako arreta.

Izapidetu