521 eredua. Emandako lehengaien hiruhilekoko zerrenda

Epeak

Irekita

Eredu hau hiruhilekoan produktuak ematen edo bidaltzen direnean soilik aurkeztu behar da.
Hiruhileko bateko emateen zerrenda hurrengo hiruhileko naturaleko lehenengo hogeita bost egunetan aurkeztu behar da.

Informazio gehiago

Ardo alkohola eta Fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien kargapeko beste produktu batzuk fabrikatzeko hiruhilekoan emandako lehengaien berri ematea.

Hartzaileak: 

Ardo alkohola fabrikatzeko lehengaiak biltzen dituztenek aurkeztu behar dute eredu hori. Uxualak, pikotxak eta ardogintzako gainerako hondarrak eredu horretan aitortu behar dira, xedea gorabehera.

Halaber, nahitaez aurkeztu behar dute 521 eredua azukre kristalizatua fabrikatzen dutenek (mota eta jatorri guztietakoak), isoglukosa fabrikatzen dutenek eta melaza biltzen dutenek fabrikatik edo biltegitik melaza edo isoglukosa irteten denean, produktuaren xedea gorabehera.

205 Foru Agindua 2012-03-15. [pdf] 

521 eredua. Emandako lehengaien hiruhilekoko zerrenda

  • Bertaratuta. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Zeharkako Zergen Zerbitzuko BEZ eta Zerga Berezien Atalean.
  • Helbideak eta telefonoak