572 eredua Hidrokarburoen gaineko Zerga itzultzeko eskaera - egoitza
572 eredua. Hidrokarburoen gaineko Zerga itzultzeko eskaera
Epeak
Egutegiko hiruhileko bakoitza amaitu ondorengo lehenengo hogeita bost egutegi egunetan.
Informazio gehiago
Hidrokarburoen gaineko zergagatik ordaindutako kuotak, 1/1999 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren 52. artikuluko a) eta c) paragrafoetan xedatutakoak, itzultzeko eskatzea, Arabako Zerga Berezien Lurralde Erregistroan inskribatu ondoren, hauengatik:
- Zergaren xede diren produktuen, 1. tarifan ezarritako tasak aplikatzen zaienen, zuzeneko nahiz zeharkako kontsumoa, gas naturalarena izan ezik, erregai eta karburanterako erabiltzen ez direnean, kontsumitzaileak ustiapen industrialak direlarik.
- Zergaren xede diren produktuak gutxiago kutsatzen duten produktuak -batez ere, baliabide berriztagarrietatik lortutako erregaiak eta karburanteak- teknologikoki garatzeko erabiltzea.
Hartzaileak:
- Hidrokarburoen gaineko zergaren 1. tarifako erregaiak eta karburanteak erabiliko diren ustiapen industrialaren titularrak.
- Kutsadura txikiagoa sortzen duten produktuak -batez ere, baliabide berriztagarrietatik lortutako erregaiak eta karburanteak- teknologikoki garatzeko proiektu pilotuak egingo dituzten industrialariak.
- Bertaratuta. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Zeharkako Zergen Zerbitzuko BEZ eta Zerga Berezien Atalean
- Helbideak eta telefonoak