573 eredua: Zigarreta elektronikoetarako likidoen eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuen gaineko zerga. Autolikidazioa.

OHARRA. ZIGARRETA ELEKTRONIKOETARAKO LIKIDOEN ETA TABAKOAREKIN LOTUTAKO BESTE PRODUKTU BATZUEN GAINEKO ZERGA

Indarrean dagoen araudiaren arabera, ez da galdagarria 2025eko apirilaren 1ean helburu komertzialekin biltegiratutako produktuen erregularizatzea. Betebehar hori galdagarria denean, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren eta gainerako komunikazio bideen bitartez, jakinaraziko da autolikidazioa (573 eredua) aurkezteko epea.
 

Izapidetu

Epeak

Irekita

Kasuan kasuko likidazio aldia amaitu eta hurrengo 25 egun naturaletan, salbu eta urtarrilean aurkeztu behar dena, hilabete horren 31ra arte luzatuko baita.

Informazio gehiago

573 eredua modu telematikoan aurkeztu beharko da nahitaez, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez.

Gaitutako edozein bitartekoren bidez identifikatu ondoren, honako atal honetatik sartu ahal izango zara eredura: “Aitorpenak aurkeztea -Banakakoak” – “Sortu edo bidali nahi dut”. Eskuragarri daudenen artean 573 eredua hautatu behar duzu.
 

371/2025 Foru Agindua 

Zer behar dut?

    • Ziurtagiri digitala 
    • Ontzi-jokoa 

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke. 

Izapidetu