620-TV eredua. Ibilgailu erabilien eskualdaketa – Autolikidazioa

Izapidetu

Epeak

Irekita

Zerga egitatea egin (salerosketa kontratuaren data) eta 30 egun baliodun.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskualdatzeen gaineko zergaren 620-TV autolikidazio eredua, behar bezala beteta, eta ibilgailuaren salerosketa kontratua. Ez da beharrezkoa ibilgailuaren salerosketa kontratua aurkeztea, 620-TV eredua erosleak eta saltzaileak izenpetzen badute.
  • Bien NANaren fotokopia.
  • Zirkulazioko baimena (jatorrizkoa eta kopia).
  • Ibilgailuaren azterketa teknikoko txartela (jatorrizkoa eta kopia).

Informazio gehiago

Ondare eskualdaketen gaineko zergaren autolikidazioa ibilgailu erabilien kostu bidezko eskualdaketan.

Arabako Foru Aldundiari dagokio zerga ordainaraztea erosleak bere ohiko bizilekua Arabako lurraldean badauka, pertsona fisikoa bada, edo bere zerga egoitza pertsona juridikoa bada.

Bere ibilgailuaren transferentzia Trafiko Buruzagitzan izapidetu ahal izateko lehenago ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa formalizatu beharko du Arabako Foru Aldundiko Ogasun Saileko Zergadunekiko Harremanetarako Zerbitzuan.

Izapidetu