848 eredua: Eragiketen zenbatekoaren jakinarazpena - egoitza
848 eredua: Eragiketen zenbatekoaren jakinarazpena
Epeak
Jakinarazpen horrek Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan ondorioak izan behar dituen ekitaldiko urtarrilaren 1etik otsailaren 14ra bitartean, biak barne.
Jarduera lurralde horretan hasten duten Arabatik kanpoko sozietateentzat, 848 eredua aurkezteko epea hilabetekoa izango da, 840 ereduarekin alta aitorpena aurkezten denetik zenbatzen hasita.
Informazio gehiago
Eragiketa-bolumenaren zenbatekoa jakinaraztera behartuta daudenak:
- EJZko subjektu pasiboak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak badira eta azken zerga horien aitorpena Arabako Lurralde Historikoan aurkezten ez badute.
- Sozietate zibilen eta ZFAOren 33k ez dute jakinarazi beharko eragiketa-bolumenaren zenbatekoa Arabako Lurralde Historikoan aurkeztutako zerga-aitorpenen batean kontsignatu dutenean.
- Sozietate-taldeen kasuan, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren ildotik, eragiketa-bolumenaren negozio-zifraren zenbateko garbiaren jakinarazpena erakunde nagusiek egin beharko dute, baina 848 ereduan Arabako Lurralde Historikoan jarduera egiten duten taldeko erakunde guztien identifikazio fiskaleko zenbakia adierazi beharko dute.
Araudia:
Jarraibideak
Zer behar dut?
- Ziurtagiri digitala.
- BAKQ.
Nahitaezkoa da aurkezpen telematikoa egoitza elektroniko bidez egitea
