Abeltzaintza aseguruetarako laguntza eskatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

2025/10/23 - 2025/11/05

2025eko urriaren 23tik azaroaren 5era arte

Aurkeztu beharreko agiriak

Oro har:

 

Eskatzailea pertsona juridikoa bada, gainera, honako hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Nekazaritza Sailean ez badaude jasota sozietatea eratzeko edo aldatzeko eskritura publikoak, dagokion erregistro publikoan behar bezala inskribatuta, eta erakundearen estatutuak.
  • Eskabidea sinatzen duen pertsonak duen ordezkaritza-ahalordea egiaztatzea.
  • Nekazaritza Sailean jasota ez badaude, sozietateko kide guztien NANaren fotokopia, sozietate zibila, ondasun-erkidegoa, jaraunspen-erkidegoa edo titulartasun partekatuko erakundea bada.

Informazio gehiago

Laguntza horiek Foru Gobernuaren Kontseiluaren urriaren 14ko 35/2025 Foru Dekretuak arautzen ditu. Abeltzaintzako espezieentzako nekazaritzako aseguru konbinatuen urteko planetan sartutako abeltzaintzako aseguruak kontratatzeko laguntzak eskuratzeko sistemaren oinarri arautzaileak onartzea, bai eta 2025erako deialdia ere.

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Eskabideak Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan aurkeztuko dira, inprimaki normalizatuan eta honako agiri hauekin batera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.

Izapidetu