Arabako Garraioaren Arbitraje Batzordeak emandako arbitraje laudoan akatsak zuzentzeko edo laudoa argitu, zuzendu edo osatzeko eskabidea

Epeak

Irekita

Laudoari buruzko jakinarazpena jaso eta hurrengo 10 egunetan aurkeztu behar da eskaera.

Arbitraje Batzordeak ebazpena eman behar du:

  • 10 eguneko epean: akatsen zuzenketak eta argibideak.

  • 20 eguneko epean: laudoa osatu eta muga gainditzeagatik zuzendu behar denean

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Erreklamazio idazkia, laudoaren izena aipatuta, akatsak zuzendu, laudoa argitu, zuzendu edo osatzeko eskatzen duena.

  • Erreklamaziogilearen indarrean dagoen NAN, pasaporte edo AIZ dokumentuaren kopia.

  • Ordezkaritza agiria edo erantsitako ordezkaritza eredua, erreklamaziogilearen izenean beste pertsona bat ari denean.