Álava Innova - Digitaliza EUS - egoitza
Araba Innova - Digitaliza
Deialdi honen helburua da Araban berrikuntza eta digitalizazioa sustatzea, lehiaketa bidez dirulaguntzak emanez Arabako ekonomia modernizatzen eta ekoizpen egituraren lehiakortasuna hobetzen laguntzen diharduten erakundeei.
Laguntza programa hau egin da enpresen lehiakortasuna hobetzen duten ekintzak sustatzeko, honako hauek lortzea helburu duten jarduketa berritzaileei laguntza emanez: fabrikazio aurreratua – Industria 4.0 gehiago sartzea, teknologia digitalak ezarri eta erabiltzea, enpresen produktuen, prozesuen eta merkatuen dibertsifikazioa eta enpresa antolaketa hobetzea.
Arabako Lurralde Historikoan egoitza duten ETEak, autonomoak eta elkarteak.
Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saila.
Foru Gobernu Kontseiluaren 667/2020 Erabakia, abenduaren 22koa. Araba Innova - Digitaliza 2021 ekitaldiko laguntza-ildoaren deialdia.
Foru Gobernu Kontseiluaren 802/2019 Erabakia, abenduaren 17koa. Araba Innova 2020 ekitaldiko laguntza-ildoaren deialdia.
Foru Gobernu Kontseiluaren 54/2019 Foru Dekretua, abenduaren 10ekoa. Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritzaren eskumeneko arloan lehiaketa bidez emango diren dirulaguntzen oinarri arautzaileak.
Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea: sei hilabete.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Araba Innova 2019 eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Araba Innova - Digitaliza 2021 eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Araba Innova 2020 justifikazioa | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |