Araba Innova - Deskarbonizatu - egoitza
Araba Innova - Deskarbonizatu
Deialdi honen xede da Araban berrikuntza, digitalizazioa eta deskarbonizazioa sustatzea, lehiakortasun araubideko dirulaguntzak emanez, Arabako produkzio sarearen modernizazio ekonomikoa eta lehiakortasun eta trantsizio jasangarria hobetzen laguntzen duten jarduerak egiten dituzten erakundeei.
Laguntza programa hau enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak sustatzeko diseinatu da, fabrikazio aurreratuko teknologiak (Industria 4.0), teknologia digitalen ezarpena eta erabilera, produktuen dibertsifikazioa, prozesuak eta/edo merkatuak, eta enpresa antolaketa hobea sartzera bideratutako jarduera berritzaileei lagunduz, eta Arabako industriaren deskarbonizazio prozesuei lagunduz.
Arabako Lurralde Historikoan egoitza duten enpresak, autonomoak eta elkarteak.
Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Saila
751/2025 Erabakia, abenduaren 9koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Araban berrikuntza eta deskarbonizazioa sustatzeko laguntzen 2026ko ekitaldirako deialdiari (Araba Innova - Descarboniza)
Foru Gobernu Kontseiluaren 728/2024 Erabakia, abenduaren 10ekoa. Araba Innova - Digitaliza 2025 ekitaldiko laguntza-ildoaren deialdia.
Hutsen zuzenketa, 2023ko abenduaren 22ko ALHAOn (148 zenbakia) argitaratutako 2023-3645 iragarkian egindakoarena. Iragarki horretan Foru Gobernu Kontseiluaren 810/2023 Erabakia, abenduaren 12koa argitaratu zen.
Foru Gobernu Kontseiluaren 751/2022 Erabakia, abenduaren 13koa. Onestea Araban berrikuntza eta digitalizazioa sustatzeko laguntzen deialdia 2023ko ekitaldirako (Araba Innova - Digitaliza)
Foru Gobernu Kontseiluaren 54/2019 Foru Dekretua, abenduaren 10ekoa. Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritzaren eskumeneko arloan lehiaketa bidez emango diren dirulaguntzen oinarri arautzaileak.
Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea: sei hilabete.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Araba Innova – Deskarbonizatu 2026 Eskaera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Justifikazioa Araba Innova - Digitaliza 2024 |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Justifikazioa Araba Innova - Digitaliza 2025 |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
