Arabako enpresetan 55 urtetik gorakoen kontratazioa sustatzeko laguntzak - egoitza
2024ko ekitaldian Arabako enpresetan 55 urtetik gorakoen kontratazioa sustatzeko laguntzak
Deialdi honen xedea da biztanleria aktiboaren enplegua ematen laguntzen duten Arabako enpresek 55 urtetik gorako langabetuak kontratatzea sustatzeko.
- Enpresa ertain eta txikiek (EET), egoitza soziala eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan dutenek eta, gutxienez, Arabako Lurralde Historikoan lan zentro bat kokatuta dutenek.
- Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan daukaten autonomoek.
- Lan zentroa Arabako Lurralde Historikoan duten Irabazteko xederik gabeko elkarteek eta erakundeek
Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioaren Saila.
Foru Gobernu Kontseiluaren 509/2024 Erabakia, irailaren 10ekoa. Onespena ematea Arabako enpresetan 55 urtetik gorakoen kontratazioa sustatzeko 2024ko ekitaldirako laguntza deialdia ebazteari.
Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumeneko eremuan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak.
Ebazpena emateko epea: 6 hilabete. Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Arabako enpresetan 55 urtetik gorakoen kontratazioa sustatzeko laguntzen eskabidea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Dirulaguntza justifikatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |