Arabako enpresetan 55 urtetik gorakoen kontratazioa sustatzeko laguntzen eskabidea - egoitza
Arabako enpresetan 55 urtetik gorakoen kontratazioa sustatzeko laguntzen eskabidea
Epeak
2024ko irailaren 19tik azaroaren 29ko 14:00ak arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Enpresaren jarduera azaltzeko memoria.
 - Laguntza dakarren lan kontratua, alderdi biek sinatuta, eta Lanbideri behar bezala jakinarazita.
 - Kontratatutako pertsonaren errolda ziurtagiria.
 - Kontratatutako pertsonaren Gizarte Segurantzako alta.
 - Kontratatutako NANa edo AIZa.
 - Laguntza xede den kontratazioaren ondoren kontrataturiko pertsonaren lan bizitza.
 - LEABD (Lan Eskaerari Alta emateko eta Berritzeko Dokumentua) edo kontratatutako pertsona Lanbiden enplegu eskatzailea dela egiaztatzen duen beste dokumentu baliokide bat.
 - Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, kontratazioaren aurreko 6 hilabeteetako batez besteko plantillari buruzkoa (kontratatutako pertsona atxikiko den kotizazio-kontuaren kode berari dagokiona)
 - Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, kontratua egin den eguneko batez besteko plantillari buruzkoa (kontratatutako pertsona atxikiko den kotizazio-kontuaren kode berari dagokiona).
 
ABISUA
Laguntza hau Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko behar den dokumentazioa sartzeko, banan-banan egin daiteke, edo dokumentazio hori ZIP fitxategi konprimitu batean bateratuz.
Azken aukera hori hautatuz gero, tipologiaren arabera multzokatu beharko dira dokumentuak, fitxategi konprimitu berean fakturen dokumentazioa beste dokumentazio-mota batekin ez nahasteko, eta behar adina ZIP fitxategi igo beharko dira, Egoitza elektronikoak dokumentazioa bidaltzeko dituen mugak kontuan hartuta: gehienez 10 Mb-ko tamaina fitxategi bakoitzeko eta gehienez 30 Mb-ko tamaina komunikazio bakoitzeko.
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri elektronikoa
Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.
