null Arabako hirigintza plangintza taxutzeko laguntzak eta dirulaguntzak

Arabako hirigintza plangintza taxutzeko laguntzak eta dirulaguntzak

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN JARDUNAK. (1.3. Oinarria)

  • Hiri antolamendurako plan orokorrak (aurrerantzean, HAPO) lehenengoz idaztea, hiri antolamendurako tresna hori ez duten udalerrietan.
  • HAPOa berrikustea.
  • Planeamenduaren bertsio oso eta eguneratuak egitea, baldin eta planeamendu horretan aldaketak izan direlako nahitaezkoa bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak 107.1. artikuluan azaldutakoarekin bat etorriz.
  • IEE prozedurari dagozkion agiriak, aurreko puntuetan aipatzen diren planeamendu orokorreko tresnei lotuak.
  • Agiri eta azterlan osagarriak egitea, hirigintza, ingurumen eta sektore legeriaren arabera beharrezkoak edo exijigarriak badira; adibidez, herritarren parte hartze prozesuak, genero ikuspegia sartzeari buruzko agiriak (hala nola genero inpaktuaren aurreko ebaluazio txostenak), azterlan akustikoak edo zonakatze akustikoa egitea, zarata mapak eta abar.“

Laguntza hauek jaso ditzakete Arabako Lurralde Historikoan dauden eta zuzenbidezko biztanleria 7.000 biztanle baino txikiagoa duten udalek.

Prozedura izapidetzeko organo eskuduna Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Zerbitzua izango da, eta ebazteko eskumena Foru Gobernu Kontseiluak izango du.

Foru Gobernu Kontseiluaren 155/2024 Erabakia, martxoaren 19koa. Onestea 2024, 2025, 2026 eta 2027ko ekitaldietarako dirulaguntzak emateko urte anitzeko deialdia, hirigintza plangintzako tresnak idazteko ordainsariak eta ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedurari buruzko dokumentuak finantzatzeko

48/2023 Foru Dekretua, azaroaren 21ekoa. Onespena ematea plangintza orokorreko hirigintza tresnak eta ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedurako agiriak idazteagatik ordaindu beharreko ordainsariak finantzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileei.

Guztira zortzi ebazpen emango dira, bi ebazpen urtean, jasotako dirulaguntzen eskaerei buruz, eta kontuan hartuko dira apirilaren 30era arte eta irailaren 30era arte aurkezten diren eskaerak, deialdiak hartzen dituen urte bakoitzean.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako hirigintza plangintza taxutzeko laguntzak eta dirulaguntzak. 2024-2027ko eskaerak

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Fakturak ordaindu izanaren frogagiriak aurkeztea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi