Arabako Kirol Federazioentzako justifikazioa - egoitza
Justifikazioa
Epeak
Diruz lagundutako jarduera amaitu ondoren - 2026ko abenduaren 28a (barne)
Aurkeztu beharreko agiriak
Erakunde guztiak:
- 2025eko kontabilitate-liburua. Eusko Jaurlaritzak diligentziatua.
- Urteko kontuak eta 2026ko aurrekontua onartzeko ohiko batzar orokorraren akta.
- 2026ko edo 2025-2026 denboraldiko aurrekontua.
- Erantzukizunpeko adierazpena (III. eranskina).
San Prudentzio txapelketak:
- Txapelketaren izena, data eta ordua, erakunde antolatzailea eta kirol diziplina.
- Txapelketaren argazkiak.
- Parte-hartzaileen zerrenda.
- Txapelketako sailkapenak.
- Txapelketaren publizitatea: kartelak, diptikoak, web orrirako esteka, etab.(halakorik badago).
Euskara ikastaroak:
- HABEko zentro homologatuak emandako fakturak, egindako ikastaroetako matrikula-gastuari dagozkionak.
- Matrikulak ordaindu izanaren agiri bidez egiaztagiria, zenbatekoa 500,00 eurotik gorakoa bada.
- Ikastetxeak egindako ikastaroaren ebaluazio-ziurtagiria.
Zuzendari teknikoak kontratatzea:
- Langilearen lan-kontratua.
- Nominak.
- Nominak ordaindu izanaren frogagiriak.
- Aurkeztutako 110 ereduak edo 190 eredua, eta horien ordainketaren egiaztapena, eskaeran ofizioz egiaztatzearen aurka agertuz gero.
- Jarduketaren memoria teknikoa eta kontratazioak federazioan duen eragina: egindako jardueren deskribapena, lortutako emaitzak eta proiektuaren betetze-maila.
Informazio gehiago
Kirol Zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3º
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 18
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke.
