null Arabako Kirol Federazioentzako laguntzen deialdia

Arabako Kirol Federazioentzako 2025rako laguntzen deialdia

Deialdi honen xedea kirol federazioei baliabide ekonomikoak ematea da:

a) Administrazio arloko eginkizun publikoak betetzeko eta, oro har, Euskadiko Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legeak esleitzen dizkien eskumenak egikaritzean Arabako Foru Aldundiaren laguntzaile dihardutenerako.

b) San Prudentzio txapelketak antolatzea eta egitea.

c) Beren erakundeetako soldatapeko langileek euskara ikas dezaten sustatzea.

Arabako Kirol Federazioak.

Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.

2025eko deialdiaren oinarriak.

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.

Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako Kirol Federazioentzako laguntza eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi