Arabako Lurralde Historikoko abeltzaintza ustiategietan abereak basa faunaren erasoetatik hobeto babesteko prebentzio neurriak ezartzeko laguntzak eskatzea - egoitza
1. lerroa-Arabako Lurralde Historikoko abeltzaintza ustiategietan abereak basa faunaren erasoetatik hobeto babesteko eta ehiza espezieek landa ingurunean eragindako kalteak arintzeko prebentzio neurriak ezartzeko laguntzak eskatzea
Epeak
2026/03/17 - 2026/04/17
2026ko martxoaren 17tik apirilaren 17ra, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera orri normalizatua, behar bezala beteta eta sinatuta.
- Diruz lagun daitezkeen txakur-espezieko ondasun, objektu edo animalien aurrekontua edo proformako faktura eta/edo erosketa-faktura, hala badagokio, hartzekoduna, zenbatekoa eta jaulkipen-data adierazita.
- Egindako erosketen fakturak aurkeztuz gero, gainera, horien ordainagiria aurkeztu beharko du, ordainketa-data adierazita.
- Gainera, 1.lerroan, mastin motako txakurrak erosteko eta/edo mantentzeko laguntza eskatuz gero; honako hauek aurkeztea:
- Laguntza eskatzen den txakurren txakurren kartillaren edo pasaportearen kopia.
- Laguntza eskatzen den txakurren erantzukizun zibileko aseguruaren polizaren kopia.
Txakur-espezieko ondasun, objektu edo animalien erosketa-fakturak jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izango dira, onuradunak ordaindu dituela egiaztatzen dutenak
Ordainketa banku-transferentziaren bidez edo merkataritza-trafikoan baliokidea den froga-balioa duen bestelako dokumentazioaren bidez egiaztatuko da.
Ez dira onartuko indarreko araudian ezarritako zenbateko bera edo atzerri-monetako kontrabalioa duten eragiketen eskudiruzko ordainketak. Zenbateko hori 1.000,00 eurokoa izango da.
Informazio gehiago
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak
Deialdi honetan diruz lagundu ahal izango dira honako inbertsio hauek:
- Abereentzako hesi eramangarriak erostea.
- Artzain elektrikoak erostea.
- Ganadua geolokalizatzeko gailuak erostea.
- Ganadua bideoz zaintzeko aireko gailuak erostea.
- Mastin motako txakurrak eskuratzea abeltzaintza ustiategietarako. Txakurrek identifikatuta eta AIEOn erregistratuta egon behar dute, eta erantzukizun zibileko aseguru batek estalita.
Ezaugarri horiek dituzten txakurrak ez dira diruz lagunduko, baldin eta erregistro ofizialetan arriskutsuak izan daitezkeen txakurren kategorian sartuta badaude.
Diruz lagundu ahal izango dira 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko urriaren 9ra bitartean egindako gastuak, biak barne.
Onuradunak
Behi, zaldi, ardi edota ahuntz espezieen ugalketarako animaliak dituzten eta Arabako Foru Aldundiaren Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan (REGA) erregistratuta dauden ustiategiek eskatu ahal izango dituzte laguntzak.
Ustiategi eskatzaileen sailkapen zooteknikoa honako hauetako bat izan behar da:
- “behi ekoizpena eta ugalketa.”
- “haragitarako zaldien ekoizpena eta ugalketa.”
- “ardi ekoizpena eta ugalketa.”
- “ahuntz ekoizpena eta ugalketa.”
Onuradunen betekizunak
Onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte, deialdi bakoitzean eta dekretu honetan ezarritako gainerako betekizunez gain:
- Arabako Lurralde Historikoaren dirulaguntzei buruzko urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauaren 12. artikuluan zehaztutakoak.
- Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera, sexuagatiko bereizkeria egiteagatik zehapen administratibo edo penalik ez izatea. Itzultzeko edo zigortzeko prozeduraren batean ez egotea.
- Laguntza eman eta ordaindu baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan eta zerga betebeharren ordainketan egunean egotea. Sozietate zibil edo ondasun erkidegoen kasuan, sozietateari nahiz bazkideei edo erkidegoko kideei buruzkoa izan beharko da egiaztapena.
Onuraduna abeltzaintzako ustiategi baten titularra bada, gainera:
- Nagusiki nekazari diharduen pertsona (NNP) izatea. Nagusiki nekazaritzat hartuko dira
- M06.1 neurriaren bidez (“Nekazari gazteek enpresak sortzea”) finkatze prozesuan dauden gazteak nahiz neurri hori eskatu duten gazteak.
- Ustiategi elkartuen kasuan, nagusiki nekazaritzat hartzeko, gutxienez bazkideen ehuneko 50ek nagusiki nekazaria izan beharko du, eta nagusiki nekazari diren kide edo bazkideena izan beharko du kapital sozialaren edo banaketa kuotaren ehuneko 50ek gutxienez.
- Ustiategia behar bezala inskribatuta egon behar da Arabako Lurralde Historikoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien erregistroan, eta deialdi bakoitzean zehaztuko diren ekoizpen orientazioa eta gutxieneko tamaina izan behar ditu.
Zer behar dut?
BAK
BAKQ
Ziurtagiri elektronikoa
Agiriak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.
Hori ez da eragozpen izango administrazioarekin elektronikoki harremanak izatera legez behartuta ez dauden pertsonek agiriak aurkezteko Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5, 01001 Gasteiz), Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan, Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroetan edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak ezarritako lekuetan.
