Arabako merkataritza sektorean jarduera sustatzeko laguntzen eskabidea - egoitza
Arabako merkataritza sektorean 2026ko ekitaldian jarduera sustatzeko laguntzen eskabidea
Epeak
2026ko otsailaren 19tik martxoaren 27ra.
Aurkeztu beharreko agiriak
a) Merkataritza jardueraren eta egindako inbertsioen memoria (sektorea, antzinatasuna, kokapena, langileak, inbertsioen beharra eta inbertsio horiek eskatzailearen lehiakortasun hobekuntzari dagokionez izan ditzaketen ondorioak).
b) Inbertsio/jardunen, zeinetarako laguntzak eskatu diren, eskaintzen edo/eta aurrekontuen, edo/eta fakturen fotokopia.
c) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako egiaztagiria, laguntza eskatu aurreko 365 egunean izandako batez besteko plantillari buruzkoa (erakunde eskatzailearen kotizazio kontu guztiak barne).
Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren osaerari buruzko aitorpen sinatua aurkeztu beharko dute, adieraziz enpresa guztira zenbat autonomok osatzen duten, autonomorik badago.
d) Arabako Foru Aldundiaren errolda ziurtagiria, 2026ko urtarrilaren 1etik eskaera aurkeztu den egunera artekoa.
e) Dirulaguntza honetarako eskatutako jardueretarako beste diru sarrera batzuk lortu eta/edo eskatu badira, diru sarrera horien edo eskaeraren justifikazioa aurkeztu beharko da.
Zer behar dut?
BakQ
Ziurtagiri elektronikoa
Egoitza elektronikoaren bidez soilik aurkez daiteke.
