Arabako merkataritza sektorean sortutako inbertsioei aurre egiteko laguntzak - egoitza
2026ko ekitaldian Arabako merkataritza sektorean sortutako inbertsioei aurre egiteko laguntzak
Deialdi honen xedea da Arabako merkataritza sektoreko autonomoei eta enpresei laguntzea, 2025eko ekitaldian merkataritzaren lehiakortasuna hobetuko duten inbertsioak estaltzeko.
- a) Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.
- b) Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak.
- c) Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie (edo araubide orokorrean, kooperatiben edo lan sozietate mugatuen kasuan).
Establezimendua duten saltegien deialdiaren erakunde onuradunek salmenta puntu finko eta fisiko bat izan beharko dute eta/edo zerbitzuak eta/edo artisautzako lantegia merkataritzarako etxabeetan Arabako udalerrietan.
Azoketako nahiz merkataritza-zentro edo -galeria pribatuetako establezimenduak ere aintzat hartuko dira.
Era berean, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafe hauetakoren bat izan beharko dute jarduera nagusitzat:
- Lehenengo ataletik, honako talde hauek:
- 64 taldea. Janarien, edarien eta tabakoen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina (salbu eta 646.3, 646.4, 646.5, 646.6 eta 647.5 taldeak)
- 65 taldea. Elikadurarako ez diren ekoizkin industrialen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina (salbu eta 654 eta 655 taldeak)
- 662 taldea. Bestelako txikizkako merkataritza mistoa edo integratua
- 97 taldea. Zerbitzu pertsonalak (salbu eta 974 taldea).
- 755 taldea. Bidaia agentziak.
- Bigarren ataletik, 86 taldea. Lanbide liberalak, artistikoak eta literarioak”
Merkataritza ibiltariaren deialdiaren erakunde onuradunek jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafe hauetako bat izan beharko dute jarduera nagusi:
- Lehenengo ataletik, honako talde hauek:
- 663 taldea. Saltegi finko batetik kanpoko txikizkako merkataritza.
Halaber, salmenta guztiak 2.000 biztanletik beherako herriguneetan egin beharko dituzte.
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saila.
Foru Gobernu Kontseiluaren 49/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa. Onestea Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eskumeneko eremuan ematen diren dirulaguntzak arautzeko oinarri orokorrak.
Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.
Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Arabako merkataritza sektorean 2026ko ekitaldian sortutako inbertsioei aurre egiteko laguntzen eskabidea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
| Dirulaguntza justifikatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |
