Arabako merkataritza sektorean 2026ko ekitaldian sortutako inbertsioei aurre egiteko laguntzen eskabidea

Izapidetu

Epeak

Irekita

2026/02/26 - 2026/03/27

2026ko otsailaren 26tik martxoaren 27ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

a) Merkataritza jardueraren eta egindako inbertsioen memoria  (sektorea, antzinatasuna, kokapena, langileak, inbertsioen beharra eta inbertsio horiek eskatzailearen lehiakortasun hobekuntzari dagokionez izan ditzaketen ondorioak).

b) Inbertsio/jardunen, zeinetarako laguntzak eskatu diren, eskaintzen edo/eta aurrekontuen, edo/eta fakturen fotokopia.

c) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako egiaztagiria, laguntza eskatu aurreko 365 egunean izandako batez besteko plantillari buruzkoa  (erakunde eskatzailearen kotizazio kontu guztiak barne). 
Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren osaerari buruzko aitorpen sinatua aurkeztu beharko dute, adieraziz enpresa guztira zenbat autonomok osatzen duten, autonomorik badago.

d) Arabako Foru Aldundiaren errolda ziurtagiria, 2026ko urtarrilaren 1etik eskaera aurkeztu den egunera artekoa.

e) Dirulaguntza honetarako eskatutako jardueretarako beste diru sarrera batzuk lortu eta/edo eskatu badira, diru sarrera horien edo eskaeraren justifikazioa aurkeztu beharko da.

f) Diruz lagundu daitekeen epean salmentak egiten dituzten/egingo dituzten udalerri guztiak zehazten dituen erantzukizunpeko adierazpena.

g) Ibilgailuaren titulartasun-ziurtagiria, inbertsioa batean instalatu edo kokatu behar bada. 
 

Informazio gehiago

JEZ epigrafeak ikusi

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Izapidetu