Arabako udalerrietako espazio publikoetan merkataritza indarberritzeko dirulaguntzak

Deialdi honen xedea da laguntza ematea Arabako udalerrietako espazio publikoetan bertako merkataritza egitura indartzen lagunduko duten merkataritza indarberritzeko proiektuak egin daitezen

  • Arabako Lurralde Historikoko 3.000 biztanle baino gehiagoko udalak, lurraldeko hiriburua izan ezik.
  • Arabako Lurralde Historikoko 3.000 biztanle baino gutxiagoko udalak, merkataritza indarberritzeko gaitasuna duten herrigune historikoak dituztenak.
  • Deialdi honen ondorioetarako, honako hauek izango dira merkataritza indarberritzeko gaitasuna duten herrigune historikoak dituzten 3.000 biztanletik beherako udalerriak: Dulantzi, Artziniega, Elciego, Bastida eta Guardia.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saila.

30/2026 Foru Agindua, urtarrilaren 26koa. Onestea Arabako udaletan landa eremuetako merkataritza sustatzeko laguntzen 2026ko ekitaldiko deialdia.

Foru Gobernu Kontseiluaren azaroaren 12ko 49/2019 Foru Dekretua.

 

Ebazpena emateko epea: 6 hilabete.

Epe hori igarota eskaerek ebazpen adierazirik ez badute, ezetsitzat jo beharko dira.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako udalerrietako espazio publikoetan merkataritza indarberritzeko laguntzen eskabidea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Dirulaguntza justifikatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi