Arte eszeniko eta musikaletan prestakutza-ekintzak egiteko laguntzak 2025 - egoitza
Arte eszeniko eta musikaletan prestakutza-ekintzak egiteko laguntzen 2025eko deialdia
Arte eszeniko (antzerkia, zirkua, mimoa eta antzeko diziplinak) eta musikalen arloetako banakako espezializazio trebakuntza sustatzeko, hain zuzen toki hauetan egiten dena: unibertsitateak, goi eskolak, nazioarteko eskolak, goi mailako kontserbatorioak, dantza eskolak, antzerki eskolak, zirku eskolak eta, oro har, artearen arloko trebakuntza zentroak, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo daudenak.
Honako ezaugarri hauek dituzten pertsona fisiko guztiek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan:
- 18 urte edo gehiago izatea, 2025eko abenduaren 31n.
- 2025eko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez izatea.
- 2025eko urtarrilaren 1ean, azken bi urteetan Arabako Lurralde Historikoko eta/edo Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan etenik gabe erroldatuta egon izana, laguntzaren xede den prestakuntza egiten den lekura aldatzeagatik erroldan baja ematea izan ezik, eta egoera hori agiri bidez justifikatu beharko da.
Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan aurretik espezialitate bererako bi aldiz jaso dituzten pertsonak.
Halaber, ezin daitezke laguntza hauen onuradun izan Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruzko urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak 12.2. artikuluan jasotako egoeretako ren batean daudenak.
Arabako Foru Aldundia. Kultura eta Kirol Saila.
-
Kultura eta Kirol Saileko Diputatuaren 147/2024 Foru Agindua, maiatzaren 22koa. 2024ko ekitaldian arte eszenikoen eta musikalen arloko prestakuntza-ekintzak egiteko laguntzen deialdi publikoa onartzea.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Kultura eta Kirol Sailaren norgehiagoka araubideko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak onartu zituena.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa. Kultura eta Kirol Sailak lehia araubidean dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarri orokorren aldaketa onestea.
- 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzkoa.
Beka eskaerak gehienez ere sei hilabeteko epean ebatziko dira, deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta eskaerari buruzko esanbidezko ebazpenik eman ez bada, uler tuko da eskaerari ezezkoa eman zaiola, nahiz eta ondoren ebazpena eman ahal izango den.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Arte eszenikoen eta musikalen prestakuntza ekintzetarako laguntza eskaera |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |