Arte plastiko eta bisualetan prestakutza-ekintzak egiteko laguntzak

Arte plastiko eta ikusizkoen arloetako prestakuntza espezializatua, zehazki, toki hauetan egiten dena, sustatzeko: unibertsitateak, goi eskolak, nazioarteko eskolak, arte eskolak eta, oro har, artearen arloko prestakuntza zentroak, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo daudenak.

Deialdi honetako dirulaguntzak pertsona fisikoek eskatu ahalko dituzte, ezaugarri hauek betetzen badituzte:

  • 2025ko abenduaren 31n 18 urte edo gehiago beteta izatea.
  • 30 urte beteta ez izatea 2025ko urtarrilaren 1ean.
  • 2025eko urtarrilaren 1ean bi urtez jarraian erroldatuta egotea Arabako Lurralde Historikoko edo Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan. Salbuespen bakarra onartuko da: erroldan baja eman izana laguntza eskaeraren xedea den prestakuntza jasotzeko tokira joan behar izateagatik; egoera hori agirien bidez egiaztatu beharko da.

Ezin daitezke laguntza hauen onuradun izan Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruzko urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak 12.2. artikuluan jasotako egoeretakoren batean daudenak. 

Kultura Ekintza Zerbitzua

Kultura eta Kirol Saila

6 hilabete

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arte plastikoen eta ikusizkoen prestakuntza-ekintzak egiteko laguntzen eskaera

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi