Artium Arte Garaikideko Euskal Museoan eta Arabako Arte Ederren Museoan egonaldian garatzeko lau ikerketa beka eskatzea - egoitza
Artium Arte Garaikideko Euskal Museoan eta Arabako Arte Ederren Museoan egonaldian garatzeko lau ikerketa beka eskatzea
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskabideak paperez aurkeztu beharko dira, eranskinean argitaratzen den ereduari lotuta eta laugarren oinarrian eskatzen diren agiriekin batera.
Informazio gehiago
Bekak lortzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
- Espainiako herritartasuna, Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Hitzarmena sinatu duten estaturen bateko herritartasuna izatea, eta Arabako Lurralde Historikoko nahiz Trebiñuko Konderriko zeinahi herritan erroldatuta egotea oinarriak ALHAOn argitaratzen diren egunean.
- Lizentziadunaren tituluaren edo goi-mailako tituluren baten jabe izatea, Arte Ederretan, Artearen Historian, Humanitateetan, Dokumentazioan eta/edo garatu behar den proiektuari lotutako jakintza arloren batean.
- Atzerrian lortutako tituluek, edo titulartasun pribatua duten ikastegietakoek, baliozkotuta edo onartuta egon behar dute, bai eta bekak ematen diren unean erabateko ondorio zibila eduki ere.
Kontaktua:
Museo eta Arkeologia Zerbitzua
Probintzia plaza, 5-4. solairua
01001 Vitoria- Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 18 / Luzapena: 56157 (Sara González de Aspuru)
e-maila: sglaspuru@araba.eus