Autorizaciones de transporte de viajeros por carretera eu - egoitza
Bidaiariak errepidez garraiatzeko baimenak
Bidaiariak errepidez garraiatzeko baimena eskatu, aldatu, eskualdatu eta/edo uko egiteko eskabidea:
-
Bidaiariak autobusez garraiatzeko zerbitzu publikorako baimena (VD).
-
Bidaiariak autobusez garraiatzeko zerbitzu pribatu osagarrirako baimena (VPC).
-
Bidaiariak taxiz garraiatzeko zerbitzu publikorako baimena (VT-N).
-
Gidaridun ibilgailuak alokatzeko baimena (VTC-N).
-
Osasun garraio publikorako baimena (VS).
-
Osasun garraio pribatu osagarrirako baimena (VSPC).
Bidaiarien errepide bidezko garraio publikoan jarduten duten profesionalak eta enpresak.
Beren jarduera nagusia osatzeko, bidaiariak garraiatu behar dituzten enpresak.
Garraioak Ikuskatzeko Zerbitzua
- 16/1987 Legea, uztailaren 30ekoa, lurreko garraioak antolatzekoa.
- 1211/1990 Errege Dekretua, irailaren 28koa, Lurreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua onartzen duena.
- 1772/1994 Errege Dekretua, abuztuaren 5ekoa, garraio eta errepideen arloko hainbat administrazio prozedura 30/1992 Legera, azaroaren 26kora, herri administrazioen araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearenarenera, egokitzen dituena.
Taxi lizentziak eta baimenak (VT-N):
- 1993ko otsailaren 4ko Agindua, Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua garatzen duena, bidaiarien errepideko garraio diskrezionala egiteko baimenei buruz.
- 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo kotxez garraiatzeko Zerbitzu Publikoa Arautzen duena.
- 243/2002 Dekretua, urriaren 15ekoa, bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo kotxez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen Legearen Erregelamendua onartzen duena.
- 2005eko otsailaren 11ko Agindua, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikorako gehienezko baimen kopurua ezartzeko dena.
- 79/2008 Foru Dekretua, Diputatuen Kontseiluarena, uztailaren 29koa, herri barruko eta herri batetik besterako auto bidezko garraio publikoa eskaintzeko, Arabako lurralde historikoan sei area sortzen dituena.
Gidaridun ibilgailuak alokatzea (VTC-N):
- FOM/36/2008 Agindua, urtarrilaren 9koa, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onartu zuen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko V. tituluaren IV. kapituluaren bigarren atala –ibilgailuak gidariarekin errentatzearena– garatzen duena.
-
1076/2017 Errege Dekretua, abenduaren 29koa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduari –irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onartutakoari– arau osagarriak ezartzen dizkiona, ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko baimenak ustiatzeari dagokionez. (Errege Dekretuaren 1. eta 2. artikuluak eta xedapen iragankor bakarra baliogabetzat jo dituzte Auzitegi Gorenaren martxoaren 6ko 332/2020 Epaiak eta Auzitegi Gorenaren martxoaren 10eko 349/2020 Epaiak).
- 3/2018 Errege Lege Dekretua, apirilaren 20koa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldatzen duena, ibilgailuak gidari eta guzti alokatzearen arloari dagokionez.
- 13/2018 Errege Lege Dekretua, irailaren 28koa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldatzen duena, ibilgailuak gidari eta guzti alokatzearen arloari dagokionez.
- 2019ko ekainaren 28ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita gidari eta guzti alokatzeko ibilgailuetarako nahitaezko identifikazio-bereizgarrien erabilera Euskal Autonomia Erkidegoan.
-
Agindua, 2019ko ekainaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita gidari eta guzti alokatzeko ibilgailuetarako nahitaezko identifikazio-bereizgarrien erabilera Euskal Autonomia Erkidegoan.
-
200/2019 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa.
-
KAUTELAZKO ETENDURA: Iragarkia, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Hirugarren Atalak emandako 104/2019 kautelazko neurrien prozeduran 2019ko abenduaren 20ko Autoaren Hirugarren Xedapena betetzeari buruzkoa. Hirugarren xedapen hori Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuan gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzko 2019ko abenduaren 17ko 200/2019 Dekretuari dagokio.
-
Osasun garraioa (VS eta VSPC):
- 836/2012 Errege Dekretua, maiatzaren 25ekoa, errepide bidezko osasun-garraiorako ibilgailuen ezaugarri teknikoak, ekipamendu sanitarioak eta langileak ezartzen dituena.
-
PRE/1435/2013 Agindua, uztailaren 23koa, Lurreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua garatzen duena errepideko garraio sanitarioari dagokion arloan.
Ebazteko epea: 5 hilabete
Ondorioak: ezestea.
Ebazpena aurkaratzeko modua: Gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, esanbidezko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Lehen lortutako bidaiarien garraiorako baimen batetik (VD, VPC, VS, VSPC) ibilgailu bat kentzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Bidaiarien garraiorako baimenari (VD, VPC, VS, VSPC, VT-N edo VTC-N) uko egitea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Bidaiariak autobusez garraiatzeko zerbitzu publikorako baimena (VD) lortzeko eskabidea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Bidaiariak autobusez garraiatzeko zerbitzu publikorako baimena (VD) edo osasun garraiorako baimena eskualdatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Bidaiariak garraiatzeko baimena berriz gaitzea (VD, VPC, VS, VSPC, VT-N edo VTC-N) | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Ibilgailu berri bat bidaiariak autobusez garraiatzeko baimen batean (VD), bidaiarien garraio pribatu osagarrirako baimen batean (VPC) edo osasun garraiorako baimen batean (VS eta VSPC) inskribatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Bidaiariak garraiatzeko zerbitzu pribatu osagarrirako (VPC) baimenaren eskabidea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Osasun garraio publikorako baimenaren (VS) eskabidea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Osasun garraio pribatu osagarrirako (VSPC) baimenaren eskabidea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Bidaiariak autobusez garraiatzeko baimen batean (VD edo VPC) edo osasun garraiorako baimen batean (VS eta VSPC) ibilgailu baten ordez beste bat jartzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Gidaridun ibilgailuak alokatzeko baimenaren (VTC-N) eskabidea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Bidaiarien garraiorako (VD) edo osasun publikorako (VS) baimen bati lotutako egoitza aldatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Hiriarteko taxirako baimen batean (VT-N) edo gidaridun ibilgailua alokatzeko (VTC-N) baimen batean ibilgailu baten ordez beste bat jartzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Hiriko taxi lizentziaren titularrentzako hiriarteko VT-N baimenaren eskabidea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Bidaiariak autobusez (Vd eta VPC), ibilgailu turistikoz (VT eta VTC) eta anbulantziaz (vs eta VSPC) garraiatzeko baimenei oniritzia emateko eskaera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |