Laguntza osagarria eta San Pudentzioko jarduerak 2020

Epeak

Itxita

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Laguntza osagarria

A. I. inprimakia, behar bezala beteta eta honako datu hauekin:

a) Federazioaren egitura eta jardueren antolaketa:

a.1  Soldatapeko langileak egotea 6 hilabetez, behintzat, 2019an. Soldatapeko langileak daudela egiaztatzeko, federazioek hauexek entregatu beharko dituzte:          

  • Lan kontratuaren kopia.
  • Gizarte Segurantzaren TC1 eta TC2 kotizazio agiriak, 2019. urteari dagozkionak.
  • 2019ko aldiko PFEZaren ekarpenen urteko laburpena (190 eredua)

a.2 Eskola kiroleko hitzarmena badagoen.

a.3 Federazioko kideek kudeaketa sistemei buruzko ikastaroetan (Euskalit) parte hartu izana ikastaro horietako ziurtagiriak indarrean daudela.

a.4 Parekotasuna federazioaren zuzendaritza batzarraren osaeran.

a.5. 2019ko hizkuntza normalizazioko planak:

a.5.1. Hizkuntza normalizatzeko planaren ziurtagiria.

a.5.2. Hizkuntza normalizatzeko plana inplementatzearen ziurtagiria.

5.1 edo 5.2. apartatuak direla eta ordainketa jaso duten federazioei ez zaie beste ordainketarik egingo kontzeptu beragatik.

a.6. 2019ko berdintasun planak

a.6.1. Berdintasun planaren ziurtagiria.

a.6.2. Berdintasun plana inplementatzearen ziurtagiria.

6.1 edo 6.2. apartatuak direla eta ordainketa jaso duten federazioei ez zaie beste ordainketarik egingo kontzeptu beragatik.

b) Kirol federatua (federazioaren lizentzia –ez eskola lizentzia– daukatenek parte hartzen duten lehiaketa ofizialei buruzko datuak).

b.1. 2019ko abenduaren 31n eginik dituzten lizentzia federatuen kopurua. Hori egiaztatzeko, federazioek aurkeztuta eduki behar dute federazio lizentzien 2019ko ziurtagiria, Kirol Zerbitzuak eskatua, sexuka bereizita kategoria bakoitzean.

b.2. Federazioari atxikita dauden eta 2019an lurraldeko, autonomia erkidegoko edo estatuko lehiaketa ofizial federatuetan parte hartu duten kirol klub edo elkarteen (ez taldeen) kopurua.

b.3. Lurraldeko lehiaketa ofizial federatuko egutegietan 2019an (urtarriletik abendura) egon diren jardunaldien kopurua.

  • Lehiaketa “ofizialak” baino ez dira kontuan izango; hau da, "Arabako txapeldun” titulua lortzera bideratutakoak, hainbat modalitate, kategoria eta adin tarteetan, eta Arabako kasuan kasuko federazioak antolatu eta garatutakoak.
  • Hortaz, bazter geratzen dira lagunartekoak.
  • Halaber, bazter geratzen dira lehiaketa ofizial guztiak; hau da, “Arabako lehiaketa” bat lortzera bideratutakoak, klub batek eta ez kasuan kasuko Arabako federazioak partez edo guztiz antolaturikoak.

Atal hori betetzeko, lehiaketa egun bakoitza jardunaldi bat izango da, emakumezkoen zein gizonezkoen kategoria bakoitzeko (kadeteak, gazteak, seniorrak, eta abar), modalitate edo kirol espezialitateetako lurralde egutegietan. Kategoria berean hainbat talde badaude (A, B, C...) eta horien jardunaldiak egun berberetan badira, jardunaldiko egun bat baino ez da kontuan hartuko.

c) Eskola kirola (Arabako eskola kiroleko jokoen garapenean erakunde laguntzaile moduan parte hartzen duten Arabako kirol federazioak eta Arabako Mendi Federazioa, eskola umeen mendi irteerak egiteagatik):

c1. Eskola umeen lehiaketa ofizialetan eta mendi irteeretan (2019-2020 Eskola Kiroleko Kanpaina) parte hartzen duten irabazteko xederik gabeko elkarteen (ez taldeak) kopurua. Hori egiaztatzeko, ez da beharko inolako daturik, Kirol Zerbitzu bera izango baita 2019-2020 eskola kiroleko kanpainan egon diren izen-emateen arabera.

c2. Eskola lehiaketa ofizialeko egutegietan (benjaminak, kimuak, haurrak eta kadeteak) zenbat jardunaldi eta eskola umeen zenbat mendi irteera egin diren 2019-2020 eskola kiroleko kanpainan.

Atal hori betetzeko, lehiaketa egun bakoitza jardunaldi bat izango da, emakumezkoen zein gizonezkoen kategoria bakoitzeko (benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak, eta abar), modalitate edo kirol espezialitateetako lurralde egutegietan. Kategoria berean hainbat talde badaude (A, B, C...) eta horien jardunaldiak egun berberetan badira, jardunaldiko egun bat baino ez da kontuan hartuko.

B. 2019ari buruzko kontabilitatea:

a. Orriak numeratuta eta zigilatuta dauzkan liburu batean eramatekotan, nahikoa izango da 2019ari dagozkion orrien fotokopia.

b. Kontabilitatea ez bada liburu bidez eramaten, haren fotokopia aurkeztu beharko da, Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzako Kirol Erakundeen Erregistroak hari oniritzia eman eta gero.

C. 2020an egindako batzarraren akta.

D. 2020rako aurrekontua edo 2019-20 denboraldikoa (dagokionaren arabera).

D1. Bakarra izango da eta federazioaren gastu eta sarrera guztiak jasoko ditu.

D2. Kapituluka eta programaka egongo da zehaztuta.

D3. Gastu eta sarreretan berdinduta egongo da eta ezin izango du defizitik sortu, aldez aurretik Arabako Foru Aldundiaren baimena lortu ez bada.

D.4 Aurrekontua Batzar Orokorraren onarpenaren bidez aurrekontua berriro orekatzeko konpromiso espresua (federazio bakoitzarena) jasotzen duen inprimaki normalizatua:

1) Erakunde laguntzaile moduan egindako hitzarmenaren bitartez Arabako Foru Aldundiak egindako ekarpena ez badator bat aurrez jotakoarekin, gehienez ere 30 egun balioduneko epean, urteko gutxieneko ekarpenaren eta ekarpen osagarriaren berri jasotzen denetik.

2) Arabako Eskolarteko Kirol Jokoak burutzeko hitzarmenaren bitartez Arabako Foru Aldundiak emandako ekarpena ez badator bat aurretik jotakoarekin, gehienez ere 30 egun balioduneko epean, aipatutako hitzarmena izenpetzen denetik aurrera.

3) Arabako Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuari baimena eskatzen bazaio programen arteko kreditu transferentziak egiteko, eta horien zenbatekoa guztirako aurrekontuaren ehuneko 20 baino gehiago bada.

2.- San Prudentzio jardueretarako

San Prudentzio jaiegunaren inguruan antolatutako eta gauzatutako kirol jardueren memoria edo txostena.

Dagokion inprimakia, behar bezala beteta, eta egindako jardueraren datuekin.

Jarduera hori 2020ko apirilak 17tik maiatzaren 10era dagoen epean egin behar da, bi datak barne.

Informazio gehiago

Kirol Zerbitzua

Helbidea:

Probintzia plaza, 5-3. 01001 Gasteiz

Telefonoa: 945181818

 

Arabako kirol federazioak, languntza osagarria eta San Prudentzio. Kalkulatzeko agiriak. Eskabidea. (II. eranskina) 2020

Arabako Foru Aldundia - Erregistro Orokorra

Probintzia Plaza, 5. 01001 Gasteiz