Uzta berderako laguntza - egoitza
Uzta berderako laguntza
PASVE 2019-2023ko esparruan sortutako dirulaguntza da, Europako Batasanuneko funtsak finantzatuta. Uzta murriztuz, eragiketak ardogintza merkatuan eskaintza eta eskaeraren oreka berreskuratzea du helburu. Horiek horrela, ondu gabeko mahats mordoak guztiz suntsituz, mahasti eremu zehatz batzuen errendimendua hutsera murriztuko da.
ONARTUTAKO AZALERAK: mahastiak osasun eta landaredia egoera onean dituzten gutxieneko 0,3 ha-ko lurzatiak. Gehieneko azalera laguntza eskaerako: 10 ha
MAHASTIAREN GUTXIENEKO ADINA: 2018-2019ko edo lehenagoko kanpainetan landatutako mahastiak
MAHATS MORDOAK SUNTSITZEKO METODOA: ezkuz, kendutako mahats mordoak lurzati berean sakabanatuta utzita.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA: 2023ko apirilaren 15etik 30era
GAUZATZEKO EPEA ETA ORDAINKETA ESKAERA: 2023ko uztailaren 15a arte
Nekazal ustiategietako titularren mahastizainak.
Eskaerak jasotzea, espedienteak izapidetzea eta administrazio-kontrolak eta tokian bertan egitea: Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saila. Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua.
Eskaerak ebaztea eta ordainketak baimentzea: Eusko Jaurlaritza. Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea.
Eusko Jaurlaritzaren Agindua 2023ko apirilaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez 2023ko deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Arabako Lurralde Historikoan kokatutako Errioxa jatorri-deitura kalifikatuko mahastien uzta berderako laguntzak emateko.
HUTS-ZUZENKETA, 2023ko apirilaren 18ko Aginduarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden Errioxako DOCAko mahastiak berdez biltzeko laguntzen 2023ko deialdia egiten duena.
1363/2018 Errege Dekretua, azaroaren 2koa, Espainiako mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko 2019-2023 programako neurriak aplikatzekoa.
Ebazteko epea: 2 hilabete eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik.
Uko egiteko epea: 10 egun, laguntza onartzeko ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera.
Isiltasunaren zentzua: ezestekoa
Gora jotzeko errekurtsoa Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean.
Errekurtsoak aurkezteko epea: hilabete, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, edo hiru hilabete, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta biharamunetik hasita.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Uzta berdearen laguntzaren ordainketa eskatu | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |