Ayuda emprender en alava 2019 eus - egoitza
Ekin Araban 2019 eskaera
Epeak
2019/01/01etik 2019/03/29ra 14:00etan
Aurkeztu beharreko agiriak
- 
	
Eskabide eredua beteta.
 - 
	
Pertsona fisikoa bada:
- 
		
NANaren fotokopia.
 - 
		
Curriculum vitae.
 - 
		
Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergako altaren fotokopia.
 
 - 
		
 - 
	
Pertsona juridikoa bada:
- 
		
IFZaren fotokopia.
 - 
		
Erakundearen memoria laburra eta kideen eta, kasuan kasu, proiektuko partaideen curriculum vitae.
 - 
		
Eratzeko eskrituraren eta ondorengo aldaketa guztien fotokopia.
 - 
		
Hirugarrenen fitxa.
 
 - 
		
 - 
	
Enpresa edo jarduera zentroa sortzeko proiektuari buruz:
- 
		
Proiektuaren deskripzio txostena.
 - 
		
Eskatzailea ez bada enpresa unitate berria, hartu beharreko forma juridikoaren deskribapena.
 - 
		
Gutxienez 2 urteko aurreikuspen emaitzen kontuak.
 - 
		
Lana egingo duen kanpoko profesionalaren edo enpresa hornitzailearen eskaintzaren fotokopia.
 - 
		
Aurkeztutako kanpoko gasturen baten aurrekontua 15.000,00 eurokoa edo gehiagokoa bada, 3 eskaintzen fotokopia eta hiru eskaintzen koadroa aurkeztu beharko dira.
 - 
		
Halakorik izanez gero, deialdi honetan aurkeztutako jarduera berak egiteko beste laguntza batzuen eskaerak/ebazpenak.
 - 
		
Halakorik izanez gero, enpresa proiektu berriak garatzeko eta pertsona ekintzaileei laguntzeko eremuan esperientzia duen erakunde tutoreak proiektu horri egiten dizkion jarraipen eta laguntza lanen azalpena.
 
 - 
		
 
Informazio gehiago
Ekin Araban 2019 ikusi fitxa laburpena
Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita: diputaciondigital@araba.eus
945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.
Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52323 eta 52182), astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
Eskaera Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean erregistratu behar da (Probintzia plaza, 5, 01001 Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan ezarritako lekuetan.
Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saila
Garapen Ekonomikoko Zerbitzua
Probintzia plaza, 5, 1. zk.
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa 945 181818
