Ekin Araban 2020 eskaera

Epeak

Itxita

2020/01/01etik 2020/02/28ra 14:00etan

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide eredua beteta.


Pertsona fisikoa bada:

  • NANaren fotokopia.
  • Curriculum vitaea.
  • Ekonomia jardueren gaineko zergako altaren fotokopia.


Pertsona juridikoa bada:

  • IFZaren fotokopia.
  • Erakundearen memoria laburra eta kideen eta, kasuan kasu, proiektuko partaideen curriculum vitae.
  • Eratzeko eskrituraren eta ondorengo aldaketa guztien fotokopia.
  • Hirugarrenen fitxa.

Enpresa edo jarduera zentroa sortzeko proiektuari buruz:

  • Proiektuaren deskripzio txostena.
  • Diruz lagundu beharreko gastuen koadroa. Aurrez aurreko izapideetan, mezu elektronikoa helbide honetara bidali: emprenderenalava@araba.eus

  • Gutxienez 2 urteko aurreikuspen emaitzen kontuak.
  • 10.000,00 eurotik gorako gastuak badira, lana egingo duen kanpoko profesionalaren edo enpresa hornitzailearen eskaintzaren fotokopia.
  • Aurkeztutako kanpoko gasturen baten aurrekontua 15.000,00 eurokoa edo gehiagokoa bada, 3 eskaintzen fotokopia eta hiru eskaintzen koadroa aurkeztu beharko dira.
  • Halakorik izanez gero, deialdi honetan aurkeztutako jarduera berak egiteko beste laguntza batzuen eskaerak/ebazpenak.
  • Halakorik izanez gero, enpresa proiektu berriak garatzeko eta pertsona ekintzaileei laguntzeko eremuan esperientzia duen erakunde tutoreak proiektu horri egiten dizkion jarraipen eta laguntza lanen azalpena.

Informazio gehiago

Ekin Araban 2020 ikusi fitxa laburpena

Izapide horretan edo webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jarri harremanetan aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentroarekin, mezu elektronikoa helbide honetara bidalita:  diputaciondigital@araba.eus 

945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

E-maila: emprenderenalava@araba.eus

Deialdi honi loturiko beste edozein argibide funtzional behar izanez gero, jar zaitez harremanetan Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Zuzendaritzarekin (945.18.18.18 - luz.: 52323 eta 52182), astelehenetik ostiralera,8:15etik 14:30era jaiegunetan izan ezik.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Eskaera Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean erregistratu behar da (Probintzia plaza, 5, 01001 Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan ezarritako lekuetan.


Ekonomia Garapenaren, Berrikuntzaren eta Demografia Erronkaren Saila

Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Probintzia plaza, 5, 1. zk.

01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 181818