2025-2026 ikasturtean helduen euskalduntzea sustatzeko dirulaguntza

Deialdi honen xedea da 2025-2026 ikasturtean Arabako edo Trebiñuko enklabeko euskaltegietan matrikulatzen diren eta Araban eta Trebiñuko enklabean erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsonen euskalduntzea sustatzea.

Honako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak:

  • Adin nagusikoa izatea edo 2024an 18 urte betetzea.

  • 2024ko urriaren 1a baino lehenago Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean erroldatuta egotea.

  • A2, B1, B2 eta C1 mailetan matrikulatzea Arabako edo Trebiñuko enklabeko euskaltegi HABEk homologatutako batean.

Euskararen Foru Zerbitzua

  • 96/2025 Foru Agindua, uztailaren 31koa, Berdintasun, Euskara eta Gobernantza saileko Foru Diputatuarena, lehiaketa bidezko 2025-2026 ikasturteko dirulaguntzen deialdi publikoa onesten duena, helduen euskalduntzea sustatzeko xedez.
  • Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2020 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa. Onespena ematea Diputatu Nagusiaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrei
  • 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz.

Sei hilabeteko epean gehienez ere. ALHAOn argitaratzen denetik aurrera deialdia ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Gehienezko epea igarota esanbidezko ebazpenik ez bada, esan nahiko du eskaera ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Helduen euskalduntzeko dirulaguntzen eskaera, 2025-2026 ikasturterako. IKASLEAK

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Helduen euskalduntzeko dirulaguntzak, 2025-2026 ikasturtea. ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi