Arabako Lurralde Historikoko abeltzaintza ustiategietan abereak basa faunaren erasoetatik hobeto babesteko prebentzio neurriak ezartzeko laguntzak - egoitza
Arabako Lurralde Historikoan abeltzaintza ustiategietan abereak basa faunaren erasoetatik hobeto babesteko eta ehiza espezieek landa ingurunean eragindako kalteak arintzeko prebentzio neurriak ezartzeko laguntzak
-
1. lerroa:
Arabako Foru Aldundiko Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategien titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak, alta egoeran dauden behi-, zaldi-, ardi- eta/edo ahuntz-azienda azpiustiategiekin.
Ustiategi eskatzaileen sailkapen zooteknikoa honako hau izan daiteke:
- "behi-aziendaren ekoizpena eta ugalketa,
- "haragi-zaldien ekoizpena eta ugalketa,
- "ardien ekoizpena eta ugalketa" eta/edo
- "ahuntzen ekoizpena eta ugalketa.
-
2. lerroa:
Arabako Lurralde Historikoan legez eratutako erakunde eta pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta lekuan bertan dauden espezieen ehiza aprobetxamenduaren titular edo errentari badira eta aprobetxamendu horren kudeaketaren arduradun badira ehizaren ondorioetarako, eta ehiza jardueraren funtzionamendua administratu eta antolatzen badute, ehiza barruti baten titularra edo esleipenduna izan, zainpeko ehiza eremu baten kudeatzailea izan edo baimendutako beste edozein ehiza jarduera izan, bai eta horien erakunde elkartuak eta ehiza barrutiak edo kontrolatutako ehiza eremuak sustatzen dituzten toki erakundeak ere, baldin eta dagokion mugarteko kalteen erantzule zibilak badira.
Abeltzaintza zerbitzua
166/2025 Foru Agindua, maiatzaren 30ekoa. Arabako Lurralde Historikoko abeltzaintza-ustiategietan basa-faunaren erasoen aurrean aziendaren babesa hobetzeko eta 2025. urtean ehiza-espezieek landa-ingurunean eragindako kalteak arintzeko prebentzio-neurriak ezartzeko laguntzen deialdia onartzea.
Foru Gobernu Kontseiluaren 33/2023 Foru Dekretua, ekainaren 20koa. Onestea Kontseiluaren uztailaren 12ko 32/2022 Foru Dekretuaren aldaketa, zeinaren bidez onetsi baitziren Arabako Lurralde Historikoko abeltzaintza ustiategietan ganadua basafaunaren erasoetatik babesteko prebentzio neurriak ezartzera bideratutako laguntzak emateko oinarri arautzaileak, eta onestea laguntza horien 2023rako deialdia
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Arabako Lurralde Historikoko abeltzaintza ustiategietan abereak basa faunaren erasoetatik hobeto babesteko eta ehiza espezieek landa ingurunean eragindako kalteak arintzeko prebentzio neurriak ezartzeko laguntzak eskatzea |
Izapide elektronikoa |
Epearen barruan |
Hasi |