2023-2024ko laguntza-eskaerak

Epeak

Itxita

2023ko irailaren 23tik urriaren 23ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko agiriak (7. artikulua eta I. eranskina):

  • Gaikako bilketaren ardura beste erakunde baten esku utzi bada, baina dirulaguntza udal batek eskatzen badu, bilketaren ardura hartu duen erakundearen lehendakariaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horretan, eskuordetza jaso behar da berariaz, eta adierazi behar da udalak eskatutako dirulaguntza onesten dela eskuordetutako erakundeak gauzatzen duen hondakin politikarekin bat egiten duelako.

  • Gauzatu beharreko jarduerari buruzko proiektua. Proiektu horrek, gutxienez, honako agiri hauek izan behar ditu:

    • Proiektuaren memoria (II. eranskineko ereduaren arabera)

    • Aurrekontuaren banakapena (III. eranskinaren arabera)

    • Erakunde batek baino gehiagok diruz lagungarriak diren erabilerak edo helburuak partekatzen badituzte, helburu horren erabilera partekatuaren justifikazioa eta plangintza teknikoa eta aurrekontukoa.

  • Idazkariak edo fede-emaile publikoak egindako ziurtagiria, egiaztatzen duena erakundeko organo eskudunak eskaera eta gastuaren zati baten finantzaketa baimenduz hartutako erabakia.

  • Erakundeko alkateak edo buruak egindako ziurtagiria, egiaztatzen duena beste erakunde batzuetatik helburu bererako laguntza edo dirulaguntza publikorik eskatu eta eskuratu den, erakunde emailea eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (IV. eranskinaren arabera). Dirulaguntza emateko ebazpenik izanez gero, kopia aurkeztu beharko da

  • Lursailak, orubeak edo eraikinak okupatzen edo erabiltzen badira, haiek erabilgarri daudela eta udal plangintzaren araubidearekin bat datorrela justifikatzea, idazkariaren edo fede-emaile publikoaren ziurtagiri bat dela medio, kuadrillako buruak, udaleko alkateak eta/edo toki erakundeko buruak edo, hala badagokio, partzuergoko buruak oniritzia emanda.

  • Erakundeak etxeko hondakinei buruz dituen ordenantza arautzaile eta fiskalen identifikazioa, haien onespena argitaratu den ALHAOren bidez egiaztatuta. Onetsita ez badaude, adierazi zer egoeratan dagoen haien izapidetzea.

  • Aurkeztutako dokumentazioa jatorrizkoarekin bat datorrelako erantzukizunpeko adierazpena, idazkariak sinatua.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa. 

Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.