2025eko deialdia, Arabako kontzejuak biziberritzeko planak idazteko dirulaguntzak emateko

Landa Ingurunearen Garapenaren ekainaren 30eko 7/2022 Legearen zioen azalpenak dionenez, landa garapenaren xedea honako hau da: landa ingurunearen garapen jasangarria, adimentsua eta integratzailea lortzea. Ondorioz, landa garapenak askotariko gaiak biltzen ditu bere baitan, eta inplikatutako lurralde eta funtzio eremu guztietan zeharkako neurriak eta politikak ezartzeko beharra dakar.

Horregatik, Arabako kontzejuak biziberritzeko planak idazteko finantza laguntza eman nahi da, aipatutako 7/2022 Legea garatzeko tresnekin bat etorriz. Era berean, biziberritze planetan jasotako jarduketa batzuk finantzatu ahal izango dira.

Arabako kontzejuak

Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamenduaren Saila. 

  • 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa
  • 11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz.
  • 24/2025 Foru Dekretua, ekainaren 10ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Arabako kontzejuei biziberritze planetan laguntzeko programaren dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrei.
  • 398/2025 Erabakia, uztailaren 1ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea Arabako kontzejuak biziberritzeko planak idazteko dirulaguntzen deialdiari.

4 hilabete. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako kontzejuei laguntzeko programa eskatu

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi