Cambio de residencia de una autorizacion de transporte de mercancias por carretera (MDL, MDP o MPC) o de una autorizacion de operador de transporte (OT) eu - egoitza
Salgaiak errepidez garraiatzeko baimenari (MDL, MDP edo MPC motakoari) edo garraio operadorearen (OT) baimenari dagokion egoitza aldatzea
Epeak
Urte osoan
Aurkeztu beharreko agiriak
- Tasa ordaindu izanaren agiria.
- Egoitza beste lurralde historiko edo beste autonomia erkidego batetik aldatu izanaren egiaztagiria.
- Nortasun juridikoaren egiaztagiria, hala badagokio.
- Zergapekoen Erroldan –dagokion epigrafean– alta eman izanaren ziurtagiria.
- Ibilgailuaren dokumentazioa:
- Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena.
- Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.
MDL, MDP eta OT motako garraio publikorako baimenen kasuan, gainera:
- Arabako Lurralde Historikoan helbide bat izatea eta bertan, Lurreko Garraioaren Ikuskaritza Zerbitzuen eskura jartzeko asmoz, kudeaketa eta funtzionamenduari buruzko dokumentuak gordetzea egiaztatzen duen agiria.
- Helbide eta sinadura elektronikoa eta beharrezko ekipamendu informatikoa edukitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, erantsitako ereduarekin bat.
- Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.
MDP eta OT motako baimenen kasuan, gainera:
- Garraio kudeatzailearen dokumentazioa: Enpresan % 15 edo handiagoko partizipazioa duen bazkidea bada, bere portzentajea egiaztatzen duten dokumentuak.
- Hala badagokio, finantza ahalmenaren egiaztagiria, honako dokumentu hauekin:
- Pertsona juridikoa bada, kapitalaren eta erreserben batura eskatzen den zenbatekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa (informazio hori Merkataritza Erregistroan jasota ez badago).
- Enpresaburu indibiduala bada, ibilgailuen antzinatasuna –lehenengo matrikula kontuan hartuta– 12 urtetik gorakoa ez dela egiaztatzen duen dokumentazioa:
- Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan erabiltzen badu: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
- Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua, gutxienez 24 hilabeterakoa.
Pertsona juridikoak eskatutako zenbatekoa osatzen duen kapital eta erreserbarik ez duenean edo pertsona fisikoak 12 urte baino gutxiagoko ibilgailurik ez duenean, dokumentu bi hauetako bat aurkez dezake:
- Finantza entitate edo aseguru entitate batek enpresaren hartzekodunen aurrean behar den zenbatekoaren neurrian berme emaile solidario gisa diharduela egiaztatzen duen agiria.
- Enpresak finantza entitate batetik eskatzen den zenbatekorainoko kreditua jaso dezakeela egiaztatzen duen agiria.
Garraio pribatu osagarrirako baimenak (MPC):
- Garraioaren premia eta horren proportzionaltasuna egiaztatzen duen agiria:
- Normalean eskuratu, fabrikatu eta saltzen dituen salgaien bolumena egiaztatzeko dokumentazioa (azken ekitaldi fiskalean izandako fakturazioa edo merkataritza arloko beste edozein agiri, datu hori froga dezakeena).
Informazio gehiago
Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.
Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:
- Helbide eta sinadura elektronikoaren erantzukizunpeko adierazpena.
- Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.
- Dagokion erregistro publikoan inskribatu izanaren egiaztagiria (Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez badago).
MDP eta OT motako baimenen kasuan, gainera:
- Garraio kudeatzailea bazkidea bada, enpresan % 15eko partizipazioa edo hortik goragokoa duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Finantza ahalmenaren egiaztagiria, hala badagokio.
MPC motako baimenak:
- Normalean eskuratu, fabrikatu eta saltzen dituen salgaien bolumena egiaztatzeko dokumentazioa (azken ekitaldi fiskalean izandako fakturazioa edo merkataritza arloko beste edozein agiri, datu hori froga dezakeena), baita bezero eta hornitzaileen kopurua egiaztatzen duena ere.
Eskaera izapidetzeko, lehendabizi ibilgailuko indarren dagoen tasa ordaindu behar da.
Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian kontsulta eginda emaitza negatiboa bada, MDL, MDP edo OT motako baimenen titularrak zorra geroratu, zatitu edo eten egin dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, izapidearekin jarraitzeko.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK