Centro de ensayo: sustitución por robo, pérdida, deterioro o mal funcionamiento eu - egoitza
Entsegu zentroa: beste txartel bat ematea aurrekoa lapurtu, galdu, hondatu edo gaizki dabilelako
Epeak
7 egun gehienez, aurreko txartela lapurtu, galdu, hondatu edo gaizki dabilelako.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera orria beteta eta sinatuta.
- Eskatzailearen eta zentroaren arduradunaren edo teknikariaren NANa, ANTa edo IFK.
- Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duela adierazten duen egiaztagiria.
- Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren baimena.
- Langile teknikoen prestakuntza egiaztagiria, zentroak kalibrazioa egiten badu.
- Kudeaketa sistemaren edo ekoizpen adostasunaren egiaztagiria.
- Dirulaguntza arrazoitzea:
- Lapurketaren salaketa.
- Txartela galtzearen, hondatzearen edo gaizki ibiltzearen zinpeko aitorpena
- Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren jakinarazpena, hartu agiriarekin.
- Aurreko txartela, gaizki dabilenean edo hondatu denean.
- Ordezkari edo ahalordedunaren bidez jarduten badu, hori egiaztatzen duen agiria
-
Tasa ordaindu izanaren agiria.
Informazio gehiago
Eskaera izapidetzeko, lehenik tasa ordaindu behar da. (eskaera txartela gaizki dabilelako egiten denean izan ezik).
Txartela Arabako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Garraio Zerbitzuan jaso daiteke edo eskaeran adierazitako helbidera bidali.
Txartelak Arabako Foru Aldundiari itzuliko zaizkio entsegu zentroaren baimena kentzen edo indargabetzen denean, arduradun teknikoa edo haren teknikariren desgaitzen denean edo zentroan zerbitzua emateari uzten diotenean, edo edozein arrazoi dela-eta jarduera gelditzen denean.
Titularrak lapurtu edo galdu dela adierazi den txartela berreskuratzen badu, berehala itzuliko dio Arabako Foru Aldundiari.
Txartel berriak aurrekoaren denbora bererako balioa izango du.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
Izapide elektronikoa bakarrik ahal da egin.